LH4-ko ikasleek ere egin dituzte beren akrosport-eko koreografiak. Emaitza hemen duzue ikusgai. Hauek ere lan oso ona egin dute eta bereziki talde lanean oso ongi funtzionatzeko ahalmena erakutsi dute. Zoriontzekoa da hauen lana ere!
https://drive.google.com/file/d/1Zi0oFEXRvKupg_h5gfl6OTLJhJCMAMVK/view?usp=sharing
https://drive.google.com/file/d/1_W0LAtd63YJwTkQcZQ2wdZAFen57sjsv/view?usp=sharing
Kaixo!
Zorionak!! Lan bikaina egiten ari zarete.
Kritikatxo bat eta beti modu positiboan noski, musika hori da arreta gehien eman didana. Euskarazko hainbat talde eta abesti bikain badaude halako ariketak egiteko ere apropos askoak direnak.
Gure gaztetxoek euskarazko abestiak folklorearekin bakarrik lotzeko arriskuan gaude eta euskal musikagintza hortik haratago doala uste du.
Besterik gabe, hausnarketatxo bat
Lan bikaina! Eskerrik asko
Kaixo!
Erabat ados zurekin. Saiakera egin nuen euskal abestiak aukeratuak izan zitezen baina 5 koreografiatatik bakarra lortu nuen hala izatea.Horren inguruan hausnarketa egitea interesgarria iruditzen zait, baina ez nituen behartu nahi euskal abestiak hartzera, nahiago nuen beraiengandik aukeraketa ateratzea. Emaitza ikusita, lantzeko eremu bat dugula ikusi da eta saiatuko gara gai horri buelta ematen.
Mila esker zure iritzia emateagatik eta jakin eskertzen dela horrelako hausnarketak helaraztea!!
Mila esker!!