Aralarren magalean bizi den aztiak, Juan Gorritik, proposamen bat luzatu die munduko haur guztiei: egin marrazki bat eta bidali.
«Munduko haur guztiak besarkatzen direnean jaioko da askatasuna, kolorez beteta». Juan Gorriti margolari eta eskultore nafarraren mezua da, koronabirusaren krisi eta konfinamendu egoera honetan idatzia.
‘Atera zure koloreak’ izena jarri dio martxan jarri duen ekintzari. Honako proposamena egin du egun hauetarako, «munduko haur guztientzat»: egin marrazki bat eta bidali argazkia helbide honetara: aterazurekoloreak@gmail.com.
Parte-hartzaileen artean Gorritiko aztiak bere marrazkiak zozketatuko ditu. Animatu zaitezte!