Printzipioen lanketa

Irakasleok etengabe jarraitzen dugu ikas komunitateen inguruko formakuntzarekin. Tertuliak, talde interaktiboak… guk geuk ere ikasleek bezala gure formakuntzarako erabiltzen ditugun teknikak dira. Azkenengoa, ikas komunitateetako 7 printzipioen inguruko ariketa izan zen. Lanketa interesgarria hausnarketarako eta gure eguneroko lanean hobetzeko bidea.

DBH 1-ko musika saioa

DBH 1-ko ikasleek eskolan ditugun instrumentuekin abesti bat jo zuten, musika gelatik instrumentuak atera eta frontoia bihurtu zen musika txoko berria, hemen duzue emaitza. https://drive.google.com/file/d/110mjtoRne48gdu5jdvs32G-vlsYpnZTT/view?usp=sharing

Argitaratua
DBH gisa sailkatuta