Pasa den ostegunean Iruñara gerturatu ginen LH5 eta LH6ko ikasleak. Backflip izeneko jarduera batean parte hartu genuen, bertan, akrobaziez, saltoez, parkourraz, patineteez… gozatzeko aukera izan genuen. Oso ongi pasa genuen eta errepikatzeko gogoekin geratu ginen.
Hilabetea: martxoa 2021
Tertuliak HHn
LH eta DBH-koek bezala guk ere tertuliak egiten ditugu. Ostegunero eskolara etorri eta lehenengo lana tertulia dugu. Aulkiak prestatu eta parte hartzeko irrikitan egoten gara…
Talde interaktiboak HHn
Haur hezkuntzako 4 eta 5 urteko ikasleek talde interaktiboetan egiten dugu lan astean behin. Lan handia egiten dugu, baita ingelesez ere!! Oso ongi pasatzen dugu eta aldi berean asko ikasten dugu…
Jolas kooperatiboak
LH5 eta LH6ko ikasleek ikastaro bat izan zuten jolas kooperatiboen inguruan. Irabazi edo galtzen diren egoerak alde batera utzi eta denen artean helburuak lortzearen garrantzia landu eta indartu zen. Gustora aritu ziren eta ideia interesgarriak ikusi ahal izan genituen aurrerantzean lantzeko.
Herritik paseatzen
HH-ko ikasleek herrian zehar bueltaxkak egiteko aprobetxatu izan dute,eguraldi onak lagundu duenean. Beheko bideoan ikusi ahal izango dituzue abentura hauen irudiak. Gozatu ederra hartzen dute eta herriko txoko desberdinak ezagutzen jarraitzeko balio dieten jarduera da. https://drive.google.com/file/d/1GyxjSuSQFUe6LNpKJE8DjCqFTLB7V-Pz/view?usp=sharing
Ahozko aurkezpenak LH4n
LH4ko ikasleek bi astez behin aurkezpenak egiten dituzte eta gauza berri asko ikasteko aukera izaten dugu gure ikaskideei esker. Gaur, estarerako, saltxitxa txakurrak, bobsleigh-a, lehoi txuria, robotak programatzea, uretako animali arraroak edo martxoaren 8ari buruz gauza guztiz interesgarriak entzun eta ikasi ditugu.