LH5 eta LH6ko ikasleek ikastaro bat izan zuten jolas kooperatiboen inguruan. Irabazi edo galtzen diren egoerak alde batera utzi eta denen artean helburuak lortzearen garrantzia landu eta indartu zen. Gustora aritu ziren eta ideia interesgarriak ikusi ahal izan genituen aurrerantzean lantzeko.
Eguna: 2021-03-21
Herritik paseatzen
HH-ko ikasleek herrian zehar bueltaxkak egiteko aprobetxatu izan dute,eguraldi onak lagundu duenean. Beheko bideoan ikusi ahal izango dituzue abentura hauen irudiak. Gozatu ederra hartzen dute eta herriko txoko desberdinak ezagutzen jarraitzeko balio dieten jarduera da. https://drive.google.com/file/d/1GyxjSuSQFUe6LNpKJE8DjCqFTLB7V-Pz/view?usp=sharing