4.maila tertulia

4.mailakoak burubelarri dabiltza tertuliarekin. Dakizuen bezala, astero lantzen ditugu maila guztietan eta hemen ikus dezakezue irudi bidez nolakoa izaten den bizitzen dugun egoera.

Argitaratua
LH 4 gisa sailkatuta

UNIBERTSOA

4.mailako ikasleak unibertsoa lantzen aritu dira azaroan zehar. Gaiarekin amaitzeko, lapbook-ak egin dituzte taldeka, unibertsoaren inguruko azalpenak emanez.Hementxe egindako lanaren eta aurkezpenen argazkiak.

Argitaratua
LH 4 gisa sailkatuta

Tertulia kalean

Eguraldi onak probestu asmoz eta eremu itxietatik urruntzeko asmoarekin 6.mailakoek beren tertulia Beteluko txoko batean egin dute. Eskolako barruko edukiak eta herriko txokoen arteko elkarketak emaitza polita izan du. Hona heen irudi batzuk:

Argitaratua
LH6 gisa sailkatuta

HH1-ek BETELUN TXANGOA

Eskolako txikienak, eguraldi ona aprobetxatuz, herriko txoko ezberdinak bisitatuz ibili dira. Abentura politak bizi izan dituzte eta herriko jendearekin topo egin dute. Hauek istorio ezberdinak kontatu dizkiete, baita animaliei jaten nola ematen dieten erakutsi ere. Abentura polita eta aberasgarria, bai umeentzat eta bai helduentzat ere.

ANIZTASUNA ABERASTASUN

Nafarroako Gobernuak, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, ikasturte hasiera honetan saria banatu die “Aniztasuna aberastasun” izeneko III. Eskola Lehiaketa irabazi duten sei ikasle-talderi. Aurreko ikasturtean, Araxes ikastetxeko DBH1-eko ikasleek teknologiako saioetan egindako proiektuak Aniztasuna Aberastasun lehiaketarako balio izan zuen. Ordura arte ezin izan zenez ezer ospatu, aurten sari banaketa bat ospatu da,… Jarrai ezazu ANIZTASUNA ABERASTASUN irakurtzen

HH 2 eta 3-ko inguruko irteerak

HH-ko ikasleak ez daude geldirik egoteko, eta ingurua ezagutzen ibili dira kurtso hasera honetan. Hemen duzue bideo bat beraiek bizi izan dituzten abenturekin. Ziur gustoko duzuela. https://drive.google.com/file/d/1PrT1Xy7vb6fqszM-2S2D-nGGqx0a96kH/view?usp=sharing