Gurasoen azken formakuntza

Gurasoek Nerea Mendizabalekin egindako formakuntza saioak amaitu dira jadanik. Heriotzaren gaia landu zen azken saioan, gai sakona eta landu beharrekoa. Oso gustora egon da jendea eta Nereak azaldu digu mundu honetan bere izenak duen indarraren zergatia. Hona hemen azken saioko argzaki batzuk.

DBH-ko ikasleak patioa margotzen

Eskolako txoko desberdinak margotzen hasiak gara eskolan, alaitasun eta nortasuna emateko. Patioko batzordeak ideia bikainak izan ditu ekimen honen inguruan, eta DBH-ko ikasleek beren ekarpena egin dute eta margotzen egon dira egun hauetan. Oraindik ez dute erabat bukatu baina pixkanak egindako lanak ikus daitezke.

Tutore irakurle, 3.zikloa eta HH

Badira urte batzuk dinamika hau martxan jarri genuela eskolan. Helduagoak diren ikasleak HH-ko ikasleekin elkartzen dira eta ipuinak irakurtzen dizkiete. Oso dinamika polita eta aberasgarria, eta bai batzuk eta bai besteak gustora egoten dira. Honela, pixkanaka adin ezberdinen arteko interakzioa indartzen goaz.

LH 5-6 Aurtitzen

Aurtitzen izan ziren LH5-6 mailako ikasleak. Denetik egiteko aukera izan zuten: jolasak, inguruetara irteera txikiak, errekako uretan sartu, mozorro festa, diskoteka… Hainbat eta hainbat ekintza egin zituzten eta nekatuak iritsi ziren baina esperientzia ahaztezina bizi izan zuten.

Argitaratua
LH 3 gisa sailkatuta

LH2 Birtziklatuz artea sortu

Jakina da birziklapenak egungo gizartean duen garrantzia. Dakizuenez, gure eskola ikastetxe sostengarri proiektuan barneratua dago. LH2-ko ikasleek beren ekarpena egin dute gai honen inguruan, eta birziklatzeko materiala probestuz artelanak egitea posible dela erakutsi digute. Oso ekimen polita zuena!!

Argitaratua
LH 1 gisa sailkatuta

LH2 IGERIKETA

LH2ko ikasleak Lekunberriko igerilekura joan gara 9 egunez segidan. Primeran pasa dugu! Orain arte igerilekuan oso gutxi ibili garenak ere bukaeran ausarki saiatu gara, uretan konfidantza hartuz. Lastima hain motza izan dela!

Argitaratua
LH 1 gisa sailkatuta