Animalien abestia ingelesez

LH1-ko ikasleek ingelesean animalien inguruko abesti bat ikasi dute eta HH-ko ikasleei aurkeztu diete. Artista kuadrila dugu. Hona hemen emaitza!! https://drive.google.com/file/d/1DFD5jwmn0eLF1HTYGT6mXJ1UMhs0KRID/view

Argitaratua
LH 1 gisa sailkatuta

LH1 eta LH2 Zarautzen eta Getarian

Primeran pasa dugu. Ez da inor etxean gelditu eta lasai, alai eta goxo ibili gara. Gainera Bakartxo gurekin etorri da. Getarian, Elkanoren herria ezagutu eta arrantzaleek sareak itsasontzian nola biltzen dituzten ikusi ondoren, Zarautzera bidexka batetik oinez joan gara, bidean belarrak ezagutuz. Ezin izan dugu hondartzan bainatu, baina indarberritzeko izozki bana dastatu dugu.Aterpetxean otordu goxo-goxoak… Jarrai ezazu LH1 eta LH2 Zarautzen eta Getarian irakurtzen

Argitaratua
LH 1 gisa sailkatuta

Baratzean lehen landaketak

Apirilaren 17an egin genituen baratzean lehen landaketak. Bertan ikasleen laguntzaz, letxugak, tipulak eta kalabazinak landatu genituen. Lehen pausoa izan da hau eta aurrerago Joxe Marik ekarritako hazien landareak landatzeko asmoa dugu, tomateak, kalabaza eta lekak. Pixkanaka badirudi itxura hartzen ari dela gure baratza, ea luzerako proiektu baten hasera den.

KLIKA KORRIKA, Araxes eskolan

Apirilaren 8an gure eskolako korrika ospatu genuen. Araitzko udaletik abiatu ginen eta Betelu zeharkatu genuen eskolan amaituz. Eguraldiak lagundu ez arren, ekitaldi hau aurrera eramateko gogo handia zegoen eta oso egun berezia suertatu zen. Korrika egin ondoren, ikasle batek mezua irakurri zuen eta ondoren argazkia atera genuen ikasle eta gurasoek KLIKA hitza osatu genuelarik frontoian.… Jarrai ezazu KLIKA KORRIKA, Araxes eskolan irakurtzen

Argitaratua
General gisa sailkatuta

KOLORE BERDEA ETA KOLORE GORRIAREN TAILERRAK

Tailer hauek egiteko ikasleek kolore berdea eta gorria zuten gauzak ekarri zituzten etxetik. Beraiek ekarritako materialarekin gela hornitu genuen eta libreki jolasean oso gustora ibili ziren. Hona hemen argazkiak.