GIZA GORPUTZA LANTZEN

Haur Hezkuntzan Giza Gorputza lantzen aritu gara eta lan ezberdinen artean tailerretan bakoitzak bere gorputzaren irudia egin du. Gorputza paperean markatu eta norberak nahi duen bezala margotu du. Bukatutakoan geletako paretetan jarri ditugu eta ikusgarri geratu dira.

Talde interaktiboak 6.mailan

Ikasturtea aurrera doa eta dakizuen bezela talde interaktiboen dinamikak aurrera darrai. Oraingo honetan, Jose Mari eta Amaia, talde interaktiboetan parte hartzera etorri zaizkigu 6. mailara, oso gustora aritu gara.

Argitaratua
LH 3 gisa sailkatuta

BIRIKEN FUNTZIONAMENDUA

Organoak ere landu ditugu, garuna, birikak, bihotza, urdaila, hesteak… Zenbat ikasi dugun!! Eta birikak nola funtzionatzen duten hobeto jakiteko, plastikozko botila bat,  bi lastotxo eta bi puxika gorri erabiliz birikak egin ditugu.

Eraldaketa dijitala

Azken urteetan eskola eraldaketa dijital prozesuan sartua dago. Horren adibide, batetik hezkuntzatik bidalitako pantaila erraldoiak DBH-ko geletan jarriak daudenak eta bestetik, aurten DBH-ko ikasle bakoitzari eman zaion ordenagailu pertsonalizatuak ditugu. Hemen dituzue argazki batzuk:

Argitaratua
DBH,General gisa sailkatuta

HEZURREKIN JOLASEAN

Giza hezurdura ikasten ere aritu gara eta kartoizko zilindroak erabiliz hezurdura handi bat egitea bururatu zaigu. Hona hemen emaitza. Ikusi nahi baduzue lehenengo solairura igo eta ikus dezakezue.

Bailarako iragana ezagutuz

Jose Mari Buldainen bisita izan genuen LH6-ko ikalseek. Astelehenean etorri zen gure gelara Betelun egon zen balnearioaren inguruan zenbait kontu kontatzera eta horretaz gain orain dela urte dexente Betelu eta Araitz nolakoa zen kontatzera;txokolate fabrika bat egon zela Betelun, kotxeak konpontzeko tailer bat egon zela garai haietan, nahiz eta Betelun eta Araitzen oso kotxe gutxi… Jarrai ezazu Bailarako iragana ezagutuz irakurtzen

Argitaratua
LH 3 gisa sailkatuta