IKAS KOMUNITATEKO OINARRIZKO PRINTZIPIOAK

Dakizuen bezala, gure eskolako sarreran ikas komunitateko batzordeen buzoiak jarriak ditugu, bertan gure ekarpenak eta hartutako erabakiak eskura daudelarik. Honez gain, mural bat egin dugu, bertan ARAXES IKAS KOMUNITATEA-ren izenpean, ikas komunitatearen bidez lantzen diren oinarrizko printzipioak argazki bidez ikus daitezkeelarik. Ezberdinatsunaren berdintasuna Elkartasuna Zentzuaren eraketa Dimentsio instrumentala Eraldaketa Adimen kulturala Berdintasunezko elkarrizketa Eskolara etortzen… Jarrai ezazu IKAS KOMUNITATEKO OINARRIZKO PRINTZIPIOAK irakurtzen

Santa Ageda 2019 Arriben

Kaixo familia: Aurten “Santa Ageda bezpera” Arriben ospatuko dugu, otsailaren 4an, astelehena eta eguraldi ona bada surtidorean elkartuko gara eta eguraldi txarra bada aldiz, plazan, arratsaldeko 16:30tan baserritar arroparekin, noski. ANIMATU ETA ETORRI!

Argitaratua
General gisa sailkatuta

AKROSPORT

Lehen hezkuntzako 4.mailako eta 5. mailako ikasleekin akrosport lantzen hasi gara. Eta zer da AKROSPORT-a? Akrosport edo gimnasia akrobatikoa akrobata bat bestearen gainean jarrita giza piramide, dorre edo beste egiturak egitean datza. Figura bakoitza osatzeko lotura elementuak erabiltzen dira. Elementu hauek saltoak, gurpilak, iraulketak, itzulipurdiak, orekak, eta abar izan daitezke. Lan guztia musika doinu baten erritmoari jarraituz osatzen… Jarrai ezazu AKROSPORT irakurtzen

Talde interaktiboak!

Dakizuen bezala iaztik eskolan talde interaktiboen dinamika martxan jarria dugu. Aurten ere dinamika hauekin jarraitzen dugu eta azken saioetan ikasle ohien laguntzaz gozatzeko aukera izan dugu. Leitzako ihauteriak zirela eta, jai egunak zituzten eta gure eskolara gerturatzeko aprobetxatu zuten. Hauez gain , ikasleen gurasoak ere gerturatu ziren. Esperientzia oso aberasgarria izan zen, bai beraientzat, baita… Jarrai ezazu Talde interaktiboak! irakurtzen

Argitaratua
General gisa sailkatuta

Ez dut zigortu nahi!

Nerea Mendizabal adituaren lehen hitzaldiaz gozatzeko aukera izan genuen urtarrilaren 18an. Guraso eta iraskasleek bere ekarpenen inguruan hitzegiteko eta ikasteko aukera izan genuen. Oso interesgarria izan zen eta aurrerago beste hiru hitzaldiz gozatzeko aukera izango da. Animatu!!

Argitaratua
General gisa sailkatuta

HAMAIKETAKO GARBIA

Hamaiketako garbia” kanpainaren lehen emaitzak. Bokateroak erabiltzen hasi ondoren hamaiketakoen hondakinak asko murriztu dira.

Argitaratua
General gisa sailkatuta