GORRITI , 4 mendeen eragina soinean daraman “artista” gurean Ekainaren lehenengo egunean, bisita aparta izan genuen eskolan. Bigarren mailako haurrek Juan Gorriti “artista” elkarrizketatu zuten liburutegian. Eskolara etortzen zen lehenengo aldia zela esan zigun. Ez genuen aspertzeko tarterik izan: galderak egin eta erantzun ahala marrazki bana egin zigun. Bere bizitzako kontu asko ikasi genuen… Jarrai ezazu GORRITI GURE ESKOLAN irakurtzen
Egilea: Administración
LH2ko ikasleak, “Beteluko Urak” lantegian
Maiatzean, LH2ko ikasleak, “Beteluko Urak” lantegia bisitatu zuten. Haurrak oso gustura ibiltzeaz gain, asko ikasi zuten. Bertako langileak, Marikarmen eta Edurnek, ongi etorria egin ondoren, ”Dama Iturri”ko iturburua ikusi eta informazioa jaso zuten, ”Iturri Santu”ko ura dastatu eta lantegia barrutik ikusi zuten. Bertan, botilak nola egiten dituzten, nola betetzen dituzten, paletetan garraiatzeko nola prestatzen… Jarrai ezazu LH2ko ikasleak, “Beteluko Urak” lantegian irakurtzen
IRAKURKETA HH-KO IKASLEEKIN
Bigarren hiruhilabetetik aurrera 5.eta 6.mailako ikasleek HHko ikasleei ipuinak kontatzen dizkiete astean behin. Ikasleek bikoteka daude elkartuta, 5 edo 6.mailako ikasle bat HHko ikasle batekin. Oso momentu polita izaten da. Ikasleek gogoz egoten dira eguna noiz iritsiko zain.
Beste ikasturtea bukatzen da!
Beste ikasturtea bukatzen da! 💛 Luzea izan da Beteluko Ikas Komunitateak egindako bidea. Oraingoz, hauxe izango da azken argitalpena. Uda iristear da eta berarekin txikienen oporrak… baina denbora ez denez gelditzen, iraila ere iritsiko da. Eta hortxe jarraituko dugu, Komunitate osoa lanean gure ametsak lortzeko. Ez da momentua ikasturtean zehar burututako ekintzak berriz azaltzeko, baina bai… Jarrai ezazu Beste ikasturtea bukatzen da! irakurtzen
Donostiako Aterpea
Maiatzaren 21,22 eta 23an ikastetxeko 2.3.eta 4.mailako ikasleak Ondarretako aterpean egon ginen. Talde interaktiboen bidez, 4.mailako ikasleek, prestaketaren ardura izan zuten baita beste ikasle guztiei azalpenak emateko lana ere. Lana egoki egiteaz gain, beraientzat, esperientzia aberasgarria eta baikorra izan da. Egin diren ekintzak, eguraldiak lagundurik oso erakargarriak izan dira eta ikasleen portaera primerakoa. ESKERRIK ASKO!!!… Jarrai ezazu Donostiako Aterpea irakurtzen
Nafarroako NHBBZ (Hezkuntza Laguntzako Taldea)
Badirudi atzo hasi genuela ametsez beteriko bidea gure seme-alabentzat nahi dugun eskola bilatzeko. Baina dagoeneko 9 hilabete pasa dira. Tarte honetan ekintza asko burutu ditugu eta IK-an arrakastazko jarduera desberdinekin hasi gara lanean: tertuliak eta talde interaktiboak, batzorde mistoak… Baina oraindik asko dago egiteko. Gogoratzen duzue amets fasea? 1300 amets inguru bildu ziren. Batzorde mistoekin lanean… Jarrai ezazu Nafarroako NHBBZ (Hezkuntza Laguntzako Taldea) irakurtzen