Abenduaren 4ean URKO ARISTI ikastetxean izateko aukera izan genuen. Eguraldiaren nondik-norakoak azaldu zizkigun, baita beste hainbat kuriositate eta istorio ere. Antizikloiak, depresioak, hodeiak… gora eta behera. Gure hizkuntza aberatsa da oso eguraldiari buruzko hiztegian. Eta… Ba al zenekiten eguraldiaren iragarpena egiteko garrantzi gehien duena Haizea dela? Oso gustora egon ginen. MILA MILA ESKER URKO. … Jarrai ezazu URKO ARISTI ESKOLAN irakurtzen
Kategoria: DBH
SERIGRAFIA
DBH2.mailako ikasleak plastikan serigrafia lantzen egon gara. Bakoitzak bere diseinuaren plantila egin du eta hortik pantailak erabilita kamisetara! Asko disfrutatu genuen. Hemen daude diseinuetako batzuk.
ZUMETARI BISITA
Urriaren 30ean DBH2 mailako ikasleak Zumeta margolariaren tailerrera ateraldia egin genuen. Bertan serigrafiatzeko prozesua nolakoa den ikasi eta ondoren Zumetaren tailerrean egon ginen gure sormena garatzen. Egun ederra pasa genuen. MILA ESKER!
PLASTIKA DBH2
Kurtso hasteko ikus-komunikazioa landu genuen, horretarako bakoitzak kartel bat egin zuen. Ona hemen gure artisten obrak.
IZARREI BEGIRA
Naturreko lehenengo gaian UNIBERTSOAREN nondik norakoen inguruan ibili gara, gaiarekin bukatzeko, gaueko izarrekin disfrutatzeko planisferio bat eraiki genuen.
TEKNOLOGIAKO TAILERRAK
Ostegun arratsaldeetan Tailerreko lanak egiten ditugu teknologiako gelan, ikasitako kontzeptuak praktikan jartzeko. Esan beharra dago ikasleak fin ibili direla eta horren islada egindako eraikuntzak dira. 1. DBH.ko proiektuak: 1. ebaluaketan ESTRUKTUREN GAIA lantzeko, papera soilik erabiliz, 3 Kilotako pisuari eutsi egingo zion zubi altsagarri bat eraikitzeko eskatu zitzaien ikasleei. Emaitza hauxe izan zen: Esan beharra… Jarrai ezazu TEKNOLOGIAKO TAILERRAK irakurtzen