Maitane Azpirozek martxan jarritako proiektu bat da “Izarren hautsa”. Bailara mailan ekintza desberdinak burutuko dira eta aste honetan ekintza bat eskolan bizitzeko aukera izan genuen. Aranzadi zientzia elkarteko astronomia sailetik Virginia Garciaren hitzaldi jaso zuten gure eskolako ikasle guztiek. Oso interesgarria eta umeak gustora entzun zituzten bitxikeriak… Hona hemen argazki batzuk…
Hilabetea: martxoa 2026
Ornitolan
Gure egungo gizartean hain beharrezkoa den natura errespetatzeko eta kontserbatzeko beharrak sustatzen saiatzen diren elkartea da Ornitolan. Ingurumen-zerbitzuak-ren aldetik gaur egungo gizartea XXI. mendeko garapenaren garrantziaz jabetzea nahi dute, aniztasun biologikoaren kontserbazioarekin eta sustapenarekin bateragarri eginez. 20 urte baino gehiago daramatzate naturaren behaketari eta interpretazioari lotuta. Gizartearen elkarrizketa-izaerak eta naturari buruzko ikuspegi bereziak garapen iraunkorraren… Jarrai ezazu Ornitolan irakurtzen
Marta Beorlegiren bisita
Aurreko asteartean, otsailak 24, Marta Beorlegiren bisita izan genuen eskolan. Emakumeek kirolean duten presentzia indartzen duen programa bat proposatzen du nafar gobernuak eta eskolak bertan izena eman zuen eta ondorioz Martaren bisita izan genuen. Nazioarteko kirolariak bere esperientziak eta gaitasunak gurekin partekatu zituen… Oso gustora egon ziren umeak!!!