Gurasoen azken formakuntza

Gurasoek Nerea Mendizabalekin egindako formakuntza saioak amaitu dira jadanik. Heriotzaren gaia landu zen azken saioan, gai sakona eta landu beharrekoa. Oso gustora egon da jendea eta Nereak azaldu digu mundu honetan bere izenak duen indarraren zergatia. Hona hemen azken saioko argzaki batzuk.

Umeen eguna

õ

Pasa den maiatzaren 4an umeen eguna ospatu zen Betelun. Bailarako ume guztientzako festa antolatu zen, ekintza desberdinak burutu zirelarik: jostailu trukaketa, altxorraren bila, herri kirolak, bazkari ederra, jolas kooperatiboak, karaokea… Egun benetan polita, umeak gustora ibili ziren eta hurrengo urtekoa noiz iritsiko irrikaz daude!!!

Baratzean lehen landaketak

Apirilaren 17an egin genituen baratzean lehen landaketak. Bertan ikasleen laguntzaz, letxugak, tipulak eta kalabazinak landatu genituen. Lehen pausoa izan da hau eta aurrerago Joxe Marik ekarritako hazien landareak landatzeko asmoa dugu, tomateak, kalabaza eta lekak. Pixkanaka badirudi itxura hartzen ari dela gure baratza, ea luzerako proiektu baten hasera den.

KLIKA KORRIKA, Araxes eskolan

Apirilaren 8an gure eskolako korrika ospatu genuen. Araitzko udaletik abiatu ginen eta Betelu zeharkatu genuen eskolan amaituz. Eguraldiak lagundu ez arren, ekitaldi hau aurrera eramateko gogo handia zegoen eta oso egun berezia suertatu zen. Korrika egin ondoren, ikasle batek mezua irakurri zuen eta ondoren argazkia atera genuen ikasle eta gurasoek KLIKA hitza osatu genuelarik frontoian.… Jarrai ezazu KLIKA KORRIKA, Araxes eskolan irakurtzen

Argitaratua
General gisa sailkatuta

Liburutegia martxan

Orain dela aste pare bat izan genuen ideiak uste genuena baina arrakasta handiagoa izan du. Gure ideia nagusia liburutegiari bizi berri bat ematea eta haurren irakur zaletasuna bultzatzea zen, eta horren bidean gaude. Gure ustez, haurrak gustora etortzen dira eta hori irakurtzeko bide bikaina da. Bestalde, haurrek ardura bat daukate , astero liburua ekartzea, eta… Jarrai ezazu Liburutegia martxan irakurtzen

Argitaratua
DBH,General gisa sailkatuta