Inauterietan “bagara bagara” eskolako kantaren koreografia dantzatzeko asmotan gabiltza. Etxean ikusi nahi baduzue hemen dituzue abestia eta koreografia. LH6-ko ikasleak dira eredu, animatu entsaiatzera, bai etxean eta bai eskolan egingo diren entsaioetan. Mila esker!! KOREOGRAFIAhttps://drive.google.com/file/d/1xikzw7f85kbwOyrISWfYVY7_Jt5LDTtY/view ABESTIAhttps://drive.google.com/file/d/1jbutiC0GNoijQKT-EH9bxJEL_-PciOIe/view
Kategoria: General
Gabonak
Urtero bezala aurten ere eskolan gabonak ospatu ditugu. Hilabete pasa da egun hartatik, baina sentsazio onarekin jarraitzen dugu oraindik. Antzerkiak, abestiak, txotxongiloak, txistulariak… denetik izan genuen. Ondoren hamaiketako mundiala egin genuen, gurasoen ekarpenei esker. Olentzeroren bixita izan genuen hamaika opari banatu zizkigularik… Hona hemen argazkiak, kosta zaigu denak elkartzea baina hemen dituzue.
Rokodromoa
Eskolan gune berri batez gozatzeko aukera dugu, rokodromoa. Patio batzordeak egindako hamaika bileren fruituetako bat dugu. Guraso baten laguntza izan dugu amets hau egi bihurtzeko. Beste pauso txiki bat eman dugu gure ametsetako eskola osatzeko.
URTE BERRI ON!!
2020 urte oparoa opa dizuegu Araxes komunitatea osatzen duzuen pertsona guztiei. Ea berri onez betetzen dugun datorkigun urtea eta ea gure komunitateak pixkanaka hazten jarraitzen duen sortu diren esparru guztietan!! URTE BERRI ON GUZTIOI!!
Eskulanak
Dakizuen bezala, jarduera osagarrietako bat eskulanak dira. Maitek dugu komunitateko artista eta Venus ere hor dugu beti laguntzeko prest. Bertan ikasleak oso gustora aritzen dira eta garaiaren arabera eskulanak egokitzen saiatzen gara. Gabonen inguruan elurretako panpintxoak egin dituzte ikasleek. Gainera, eskulanetan parte hartzen dugun guztioi oparitxo bat egin zigun Maitek. Ikasleek gustora hartu zuten, baita… Jarrai ezazu Eskulanak irakurtzen
EGUBERRI ON!!!
EGUBERRI ON DENOI!!! Araxes komunitatea osatzen dugun pertsona guztiei eguberri eta jai zoriontsuak opa nahi dizkizuegu! Egun zoriontsuak igaro elkarrekin eta ongi amaitu urtea!!! Besarkada handi bat guztiei!!!