ARTS AND CRAFTS

GRADE 1 AND 2: ederrak gure 1.zikloko ikasleek egindako lana apaingarriak eginez. Lan handia egin dute, jarrai dezatela horrela!!! GRADE 5: 5. mailakoak sormena lantzen aritu dira eta gailu berriak asmatu dituzte! Gure etorkizuna beraien esku dago! Azkenik, aipatu LH eta DBH-ko ikasleek elkarlanean gure eguberritako ikuskizunerako eszenatoki atzeko mural bat egin dutela. Hemen aurrerapen… Jarrai ezazu ARTS AND CRAFTS irakurtzen

Euskararen eguna

Pasa den azaroaren 29an euskararen eguna ospatu genuen eskolan. Honako izan zen egitaraua: -Lehenik, DBH-ko ikasleek Mikel Laboaren inguruko aurkezpen bat egin zuten. -Ondoren Asisko Urmeneta marrazkilariaren bisita izan genuen, eta marrazkilaritza ikastaro express bat jaso genuen. -Bukatzeko, euskal kanten inguruko karaokea bat egin genuen ikasle eta irakasle guztiek abestu genuelarik.

Interactive groups

Dakizuen bezala ikas komunitateetako zazpi oinarrietako bat talde interaktiboak dira. Aurten ingeleseko saioetan ere martxan jarri dira eta ikasleak oso gustora dabiltza. Azkenengo saioan, eskolatik pasatako ikasleak izan genituen parte hartzen, oso esperientzia politta suertatu zen. Badakizue gonbidatuak zaudetela parte hartzera eta lasai ingelesa menperatzea ez da beharrezkoa eta. Mila esker!!!

Kalabaza zozketa

Dakizuenez, iaz baratza martxan jarri genuen eta aurten barazkiak jasotzen ari gara. Kalabaza asko jaso dugu eta aurreko astean kalabaza purea egiteko aprobetxatu zen jantokian. Honez gain, eskolan lehiaketa bat jarri genuen martxan, baratzako kalabaza haundiena hartu genuen eta eskolako sarreran jarri genuen kutxatxo bat ondoan zuela. Honela, kutxatxo horretan papertxo batean kalabazaren ustezko pisua… Jarrai ezazu Kalabaza zozketa irakurtzen

Liburutegia berriro martxan

DBH2-ko ikasleak hasi dira berriro ere eskolako liburutegiaren funtzionamendua kudeatzen. Ikasleek liburu bat aukeratu eta etxera eramateko aukera dute, eta hau dena DBH2-ko ikasleek gainbegiratuko dute. Dinamika polita suertatu zen iaz, eta aurten talde berriak bide berdina jarraitzea erabaki du. Hona hemen irudi batzuk…