Korrika 2024

Dakizuen bezala, pasa den martxoak 19an Aldatz inguruan eraman genuen Korrikako lekukoa. Hona hemen egun horretako argazki batzuk…

Martxoak 8

Martxoak 8-ko astean lanketa desberdinak egin dira geletan eta martxoak 8 egunean bertan eskolako sarrera apaindu genuen ikasleek sortutako mezu eta irudiekin. Berdintasunaren alde lanean jarraitzen dugulako…

Argitaratua
General gisa sailkatuta

Inauteriak 2024

Ostirala, otsailak 23, izan zen Araxes eskolako inauteriak ospatu genituen eguna. Eguraldiak lagundu zigun eta Beteluko kaleak alaitzeko aukera izan genuen herriko inauterien bezperan. Hona hemen argazki batzuk…

Izotz pista

LH 4-5-6-ko ikasleak Huarteko izotz pistan izan ziren atzo. Primeran pasatu zuten eta hurrengo astean berriro joateko irrikitan daude!!!

Argitaratua
General gisa sailkatuta

Aralarrera joan ginenekoa

Urtero bezala, aurten ere lehen hiruhilekoan Aralar ingurura joan ginen. Hilabete batzuk pasa arren bertako argazki batzuk berreskuratu ditugu…

Argitaratua
General gisa sailkatuta

“HEGOAK ZABALDU ETA IZAN ASKE”

Azaroak 25, larunbata egokitu da aurten “Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna”. Aste honetan zehar lanketa desberdinak egin dira gaiaren inguruan eta eskolako sarrera apaindu dugu sortu diren ideia desberdinekin. Etorkizunean, halako egunik ospatzea beharrezkoa izan ez dadin… “DENOK ASKE BIZI NAHI DUGU”

Argitaratua
General gisa sailkatuta