Liburutegiko txoko morea

Pixkanaka pixkanaka gure eskolako liburutegia osatzen goaz. Kasu honetan betaurreko moreak jantzi eta txoko morea sortu dugu. Bertan hezkidetzaren inguruko adin desberdinetarako liburuak aurki ditzakegu, bai ikasleek eta bai eskolara gerturatzen den edonork eskura dituelarik.

INGURUTXOA ETA KARRIKA DANTZA

Jadanik hasiak gara ihauterietako dantzak entsaiatzen. Aitor Goikoetxearen laguntzaz ari gara dantzak entsaiatzen. Iaz ezin izan genituen dantzatu baina aurten baiezkoan gaude. Hemen dituzue entsaioen argazki batzuk…

Argitaratua
General gisa sailkatuta

Bueltan da eskolako bloga

Izan ditugun arazo batzuk medio, ez da posible izan beste ikasturteetan izan dugun blogaren martxa berdina aurrera eramatea. Arazo hauek gainditu ondoren espero dugu berriro ere gure bloga komunikaziorako bide emankorra izatea. Mila esker eta barkatu eragozpenak.

Argitaratua
General gisa sailkatuta

Janari bilketa

Guraso agurgarriak: Aurtengo kurtsoa amaitzearekin batera, Gogor Elikagai Bankutik  elikagai-bilketa antolatu nahi dugu eskola mailan, ekainaren 14tik 18rako astean. Banku honek, atxikitutako testuan azaldu bezala, Araitz-Betelu, Larraun-Lekunberri, Irurtzun, Lakuntza eta Etxarriko beharrean dauden hainbat familia hornitzen ditu. Bankuaren helburua beharrean dauden familiei oinarrizko produktuak eskeintzea da, beti ere kontuan izanik, eta azalduz, pobreziaren erantzule nagusia gaur egungo sistema ekonomikoa dela. Araxes… Jarrai ezazu Janari bilketa irakurtzen