Udazkeneko egun zoragarri bat probestuz, abentura ugari pasa eta naturarekin gozatzeko aukera bikaina izan genuen, Albin.
Kategoria: General
ARTELANAK
Kaixo! Hementxe dauzkagu 5. eta 6. mailako ikasleak sortu berri dituzten artelanak burutzen.
“TRICK or TREAT”
Dakizuen bezala, Urriaren 31an Halloween gaua ospatu zuten ingelesa hitz egiten den herrialdeetan. Hango kulturan pixko bat murgiltzeko, eta maila ezberdinen artean interakzioa sortu asmoz, kalabaza forma duen poltsatso bat egin zuten artelan moduan.
Aralar
Eskolako handienak Irumugarrietara joan ziren, baina ez ziren mendian egondako bakarrak. Hemen dauzkazue egun hartan ateratako beste argazki batzuk.
IRUMUGARRIETA
Udazken honetan izandako eguraldi paregabea aprobetxatuz, eskolako guztiok irteera bat egin genuen Aralarrera. 4. mailatik gorakoak Irumugarrietaraino joan ginen eta hemen dauzkazue argazki batzuk.
URAREN FESTA
Iraileko egun eguzkitsua eta zer egokiagoa ostiral arratseko tailerrean, uraren festa egitea baino!! Oso ongi pasatu genuen eta pila bat disfrutatu gainera!