Agate deuna

Oztopoak oztopo, aurten ere Agate deuna ospatzeko aukera izan dugu. Beste urteetako antolaketa aldatu eta eskola orduetan eta protokolo guztiak betez, herriko txoko desberdinak kantuz bete genituen amalurra esnatu asmoz. Hemen dituzue irudiak: https://drive.google.com/file/d/1WPj01WDYStBGiINVhzUfW66DRQF3C5fW/view?usp=sharing

GABONAK 2020

Kostata baina lortu dugu gabonetako argazki sorta biltzea. Dakizuenez, aurtengo gabonetako ospakizuna berezia izan da. Urteroko jaialdia alde batera utzi behar izan genuen segurtasun neurriak bermatzeko eta gabon festa herriko txoko desberdinetara plazaratu genuen. Festa berezi, desberdin eta ederra. Jendeak asko gozatu zuen eta garai hauetan hori da garrantzitsuena. Hemen dituzue egun horretako aragzkiak.

Aurkezpenak

LH1 eta LH2-ko ikasleek hiruhilabetean zehar dinosaurioak eta Erdi Aroa gaiak landu dituzte hurrenez hurren. Jarraian gaien inguruan eginiko aurkezpenak dituzue ikusgai. Goza ezazue!! https://drive.google.com/file/d/14rSPpnN3OT-vN2IomGoG7FHhxz-zHry6/view?usp=sharing https://drive.google.com/file/d/1rjHfGe1K7Q6vbWwLG70QFqCX3TAXtQCo/view?usp=sharing

Argitaratua
General gisa sailkatuta

Berriro ere bueltan gara

Arazo tekniko batzuk direla medio, ezin izan diogu blogari aurreko urteetako erabilpena eman. Baina jada arazo horiek gainditu ditugu eta hemen gara berriro ere eskolako egunerokoari buruzko argazkiak eta gertaerak kontatzeko.

MATERIALA ETXETIK

Kaixo familia! Orain dela gutxi oporretan gauden arren, hurrengo ikasturtera begira, ikasleek ekarri beharreko materialen zerrendak hemen izango dituzue ikusi nahiko bazenituzkete. Uda ona pasa eta aprobetxatu indarrak hartzeko!! HH https://docs.google.com/document/d/1cziNg1iHoP8zxIKkhR-1piHHteJtk1qiDDiA1PqrsR8/edit?usp=sharing LH3 https://docs.google.com/document/d/1SCenyoT15H9_cweoSjWM0y_oTZI8ckoA3EnlinINfZk/edit?usp=sharing LH4 https://docs.google.com/document/d/1sfenZz_8BPzwyyDHpIeIeacbv7AD4r4-kd9Une3BWww/edit?usp=sharing LH5 https://docs.google.com/document/d/1wGVFHyIHo4s58QbfbZ-oSTlKBGdTkLMB0JE9ZxmC-K8/edit?usp=sharing LH6 https://docs.google.com/document/d/11MS4m9L4j1LH0tAE3Q5Zw0uakZGGtlf4x-nfohgaQUM/edit?usp=sharing