Bizikidetzako pankarta

Dakizuenez, ikas komunitate proiektuan sartu ginenetik eskolan batzorde desberdinak eratu dira. Horietako bat bizikidetza batzordea dugu. Eskolako egunerokoan sor daitezkeen arazotxoak bideratzeko eta elkarrenganako errespetua indartzeko ideia eta ekimen desberdinak martxan jarriak dituzte . Horietako bat pankarta baten sorrera izan da, batzordeko kideek egina. Argazkietan prozesuaren momentu batzuk ikus ditzakezue.

Gurasoen azken formakuntza

Gurasoek Nerea Mendizabalekin egindako formakuntza saioak amaitu dira jadanik. Heriotzaren gaia landu zen azken saioan, gai sakona eta landu beharrekoa. Oso gustora egon da jendea eta Nereak azaldu digu mundu honetan bere izenak duen indarraren zergatia. Hona hemen azken saioko argzaki batzuk.

Atabal okindegira bisita

LH 5-6 ko ikasleak atabal okindegian izan ziren pasa den astean. Bertan, okindegi bateko nondik norakoak ezagutzeko aukera izan zuten; tresneria, lehengaiak, makinak… Horrez gain, egun batez okindegi lanetan aritzeko aukera izan zuten, bizkotxoa, ogia eta pastelak egin zituztelarik. Oso onak atera zitzaizkien, eskolan dastatzeko aukera izan genuen eta. Esperientzia bikaina eta nola ez eskerrak… Jarrai ezazu Atabal okindegira bisita irakurtzen

Umeen eguna

õ

Pasa den maiatzaren 4an umeen eguna ospatu zen Betelun. Bailarako ume guztientzako festa antolatu zen, ekintza desberdinak burutu zirelarik: jostailu trukaketa, altxorraren bila, herri kirolak, bazkari ederra, jolas kooperatiboak, karaokea… Egun benetan polita, umeak gustora ibili ziren eta hurrengo urtekoa noiz iritsiko irrikaz daude!!!

Baratzean lehen landaketak

Apirilaren 17an egin genituen baratzean lehen landaketak. Bertan ikasleen laguntzaz, letxugak, tipulak eta kalabazinak landatu genituen. Lehen pausoa izan da hau eta aurrerago Joxe Marik ekarritako hazien landareak landatzeko asmoa dugu, tomateak, kalabaza eta lekak. Pixkanaka badirudi itxura hartzen ari dela gure baratza, ea luzerako proiektu baten hasera den.