Estalpe batzordeak lanean jarraitzen du eskolako patioaren eraldaketan eta umeek jolaserako aukera desberdinak izatea da helburua. Azken ekarpena ping pong mahaia izan da. Arrakasta handia izan du ikasleengan eta egunero aritzen dira jolasean. Eskerrak eman nahi dizkiegu Ana, Laura, Aitor eta Asierri mahaiaren instalazioa egiteagatik.
Kategoria: Gure Komunitatea
Kandinsky
Aurten eskolan tertulia artistikoak lantzen hasi gara. Aurreko hiruhilekoan Van Gogh-en “Gau izartsua” landu genuen eta oraingoan Kandinsky-ren “Zeru urdina”. Artistaren inguruko lanketa bat egiten dugu, aurkezpenak, tertuliak… eta bukaera emateko sormen lan bat.Kasu honetan eskola guztiak gure zeru urdina sortu genuen. Artistak dira gure haurrak!!
Jolas kooperatiboak
Aste santutako oporrak baino lehen jolas kooperatiboak egin genituen eskolan. Eskolako haur guztiak taldetan desberdinetan banatu ginen eta gune desberdinetan joko bat egin genuen. Oso ongi pasa genuen, eta denbora luzez eskola eremuan elkarrekin ezin jolastu egon ondoren, berriro ere bueltatu ginen elkarrekin momentu polittak bizitzera.
KORRIKA 2022
Kaixo familia: Korrika 22. ekitaldia martxan da. Euskararen festarekin bat eginez, Araxes Ikas komunitateak (Guraso Elkartea eta Eskola) Kilometro bat erosi du, 1247.a hain zuzen ere, Aldatz eta Arruitzen artean. Datorren asteartean, apirilak 5, eguerdiko 12:55etan hartuko dugu lekukoa. Bertara, autobusez hurbildu eta korrikan parte hartu ondoren, eguerdirako eskolara itzuliko gara. Guk ere HITZEKIN euskarari… Jarrai ezazu KORRIKA 2022 irakurtzen
IHAUTERIAK 2022
Pasa den otsailaren 25ean eskolako ihauteriak ospatu genituen. Emozioen superheroiak herriko kaleetan zehar ibili ziren; poza, beldurra, maitasuna, tristura eta lasaitasuna. Ingurutxoa eta karrika dantzak dantzatu genituen eta trikitilari eta txistularien musikaz kaleak alaitzen ibili ginen. Bukatzeko Miel Otxin erre genuen eta haren inguruan dantza aritu ginen. Egun polita pasa genuen…
Emakume zientzialarien nazioarteko eguna
Bizikidetza Batzordeak proposatuta, otsailaren 11n “Emakume zientzialarien eguna” ospatu genuen, denon artean osatutako erakusketa batekin borobilduz.. Emakume zientzialariak landu ditugu, taldeka, bereziki bailarako eta hurbileko zientzialariak: Beteluko Amagoia Telletxea eta Ainara Saralegi, Atalluko Idoia Urdanpileta eta Leitzako Naiara Perurena. LH1-LH2 taldeak, gure gelako haur baten ama zientzialaria dela ikusirik, eskolara etortzeko gonbidapena luzatzea erabaki zuen. … Jarrai ezazu Emakume zientzialarien nazioarteko eguna irakurtzen