Liburutegiko txoko morea

Pixkanaka pixkanaka gure eskolako liburutegia osatzen goaz. Kasu honetan betaurreko moreak jantzi eta txoko morea sortu dugu. Bertan hezkidetzaren inguruko adin desberdinetarako liburuak aurki ditzakegu, bai ikasleek eta bai eskolara gerturatzen den edonork eskura dituelarik.

Janari bilketa

Guraso agurgarriak: Aurtengo kurtsoa amaitzearekin batera, Gogor Elikagai Bankutik  elikagai-bilketa antolatu nahi dugu eskola mailan, ekainaren 14tik 18rako astean. Banku honek, atxikitutako testuan azaldu bezala, Araitz-Betelu, Larraun-Lekunberri, Irurtzun, Lakuntza eta Etxarriko beharrean dauden hainbat familia hornitzen ditu. Bankuaren helburua beharrean dauden familiei oinarrizko produktuak eskeintzea da, beti ere kontuan izanik, eta azalduz, pobreziaren erantzule nagusia gaur egungo sistema ekonomikoa dela. Araxes… Jarrai ezazu Janari bilketa irakurtzen

Haziak

Denboran atzera eginda, badira 3 urte “kaputxina” haziak banatu genituela komunitatean. Hazi horietatik sortutako landareen argazkiak bidali dizkigu komunitateko partaide batek. Hazi txiki haietatik atera diren landareak ikusteak ilusio berezia egin digu. Eskerrak eman argazkia bidali duen pertsonari eta beste edonork antzeko ekarpena egin nahi badu gustora jasoko dugu.

BIZIKIDETZA BUZOIEN BANAKETA

Dakizuenez bizikidetzaren inguruko ekimen berria jarria dugu martxan, eta aste honetan herriko eta bailarako txoko desberdinetan buzoiak kokatu ditugu. Helburua, jendeak gure komunitateko bizikidetza hobetze aldera proposamenak luzatzea. Ea denon artean ekimena arrakastatsua izatea lortzen dugun. Hemen dituzue buzoien banaketaren inguruko argazkiak…

ARAXES KOMUNITATEKO BIZIKIDETZA

Laguntasuna, tratu ona, harreman osasuntsuak…oinarri dituzten jokabideak biltzen ari gara: “Egoera desegokien aurrean, ez gara ixiltzen.” “Gure eskolan elkar errespetatzea nahi dugu (goxo hitz egin, elkarlagunduz eta iritziak entzunez).” “Lagunak ongi tratatzen nautenak dira.” “Eskolan ez dugu jarrera matxista, homofobo edo arrazistarikonartuko.” “ETA ZUK? ZER DUZU ESATEKO?” Galdera hau erantzunez, bailarako txoko, elkarte, taberna eta… Jarrai ezazu ARAXES KOMUNITATEKO BIZIKIDETZA irakurtzen

Irakasleen formakuntza

Irakasleok aurrera jarraitzen dugu gure formakuntzarekin. Tertulia dialogikoak, talde interaktiboak… guk ere baliabide hauek martxan ditugu, gure ezagutza aberastu eta eguneroko lanean ikasleengan islada izan dezan.