Ihoteak 2021

Gabonak ospatu genituen, agate deuna ospatu genuen eta ihoteekin ezin zuen desberdin izan. Euskal ihoteak ardatz hartuta txatxoak, kaldereroak, dianazaleak…. ikusteko aukera izan dugu eskolan. Egun berezi eta polita, agian beste modu batera ospatu nahi genuen baina egoerara moldatu eta ihote izpiritua bizirik mantendu dugu. Hona hemen irudiak:

Agate deuna

Oztopoak oztopo, aurten ere Agate deuna ospatzeko aukera izan dugu. Beste urteetako antolaketa aldatu eta eskola orduetan eta protokolo guztiak betez, herriko txoko desberdinak kantuz bete genituen amalurra esnatu asmoz. Hemen dituzue irudiak: https://drive.google.com/file/d/1WPj01WDYStBGiINVhzUfW66DRQF3C5fW/view?usp=sharing

GABONAK 2020

Kostata baina lortu dugu gabonetako argazki sorta biltzea. Dakizuenez, aurtengo gabonetako ospakizuna berezia izan da. Urteroko jaialdia alde batera utzi behar izan genuen segurtasun neurriak bermatzeko eta gabon festa herriko txoko desberdinetara plazaratu genuen. Festa berezi, desberdin eta ederra. Jendeak asko gozatu zuen eta garai hauetan hori da garrantzitsuena. Hemen dituzue egun horretako aragzkiak.

Printzipioen lanketa

Irakasleok etengabe jarraitzen dugu ikas komunitateen inguruko formakuntzarekin. Tertuliak, talde interaktiboak… guk geuk ere ikasleek bezala gure formakuntzarako erabiltzen ditugun teknikak dira. Azkenengoa, ikas komunitateetako 7 printzipioen inguruko ariketa izan zen. Lanketa interesgarria hausnarketarako eta gure eguneroko lanean hobetzeko bidea.

ANIZTASUNA ABERASTASUN

Nafarroako Gobernuak, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, ikasturte hasiera honetan saria banatu die “Aniztasuna aberastasun” izeneko III. Eskola Lehiaketa irabazi duten sei ikasle-talderi. Aurreko ikasturtean, Araxes ikastetxeko DBH1-eko ikasleek teknologiako saioetan egindako proiektuak Aniztasuna Aberastasun lehiaketarako balio izan zuen. Ordura arte ezin izan zenez ezer ospatu, aurten sari banaketa bat ospatu da,… Jarrai ezazu ANIZTASUNA ABERASTASUN irakurtzen