ARAXES KOMUNITATEKO BIZIKIDETZA

Laguntasuna, tratu ona, harreman osasuntsuak…oinarri dituzten jokabideak biltzen ari gara:

“Egoera desegokien aurrean, ez gara ixiltzen.”

“Gure eskolan elkar errespetatzea nahi dugu (goxo hitz egin, elkarlagunduz eta iritziak entzunez).”

“Lagunak ongi tratatzen nautenak dira.”

“Eskolan ez dugu jarrera matxista, homofobo edo arrazistarikonartuko.”

“ETA ZUK? ZER DUZU ESATEKO?” Galdera hau erantzunez, bailarako txoko, elkarte, taberna eta denda desberdinetan buzoiak ezarri ditugu zuen ekarpenekin parte hartu nahi baduzue. Bestetik eskolatik inprimaki bat bidali da familietara nahi izanez gero formatu honen bidez zuen proposamenak helarazteko.


Ekarpenak maiatzak 20 arte izango litzateke!

Eskerrik asko zuen partehartzeagatik!

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.