LHL erronka inklusiboa

Bailaratik gertu martxan jarri den ekimen bati buruzko informazioa partekatu nahi dugu zuekin.

1 eta 43 urte bitarteko 6 leitzar familia elkartu dira , eta Leitza herri inklusiboagoa bilakatzeko egitasmo bat dute esku artean. LHL erronka jarri diote izena, eta kirola, elkartasuna eta auzolana uztartzea du helburu nagusi. Herri lan-sarea sortu nahi dute, ahalik eta oihartzun eta atxikimendu handienak eskuratzeko. Laguntzeko prest?

Informazio gehiago argazkia klikatuz izango duzue.


Mendialdeko azoka

Igandea, maiatzak 9, mendialdeko azoka ospatuko da Arriben. Bailaran burutuko den ekimena eta igande goiza ongi pasatzeko aukera paregabea.