Janari bilketa

Guraso agurgarriak:

Aurtengo kurtsoa amaitzearekin batera, Gogor Elikagai Bankutik  elikagai-bilketa antolatu nahi dugu eskola mailan, ekainaren 14tik 18rako astean. Banku honek, atxikitutako testuan azaldu bezala, Araitz-Betelu, Larraun-Lekunberri, Irurtzun, Lakuntza eta Etxarriko beharrean dauden hainbat familia hornitzen ditu. Bankuaren helburua beharrean dauden familiei oinarrizko produktuak eskeintzea da, beti ere kontuan izanik, eta azalduz, pobreziaren erantzule nagusia gaur egungo sistema ekonomikoa dela. 
Araxes ikastetxera jotzen dugu jakinik lehen ere hainbat janari bilketa burutu izan dituela, eta batez ere kontuan harturik horrelako ekimenek, besteak beste, elkarlana eta inguruko herrien eta herritarren arteko bizikidetza sustatu nahi dituztela. Horretaz gain, lehen aldiz eskolan egingo den ekimen hau eredu izango da hurrengo kurtsoko beste herrietako eskoletan egingo diren bilketetan. 
Beraz, Araxes Ikas Komunitateari zuzentzen gatzaizue, jardueran parte hartzeko prest egonez gero, ekainaren 14 – 18 bitartean honako produktu hauek eskolara hurbiltzeko:- Arroza- Lentejak- Garbantzuak- Babarrunak- Pasta- Egindako tomatea- Oliba olioa- Esnea- Gailetak- Kakaoa- Pixoihalak- Konpresak- Komuneko papera*Ahal izanez gero poteko lekaleak nahiago dira
Aldez aurrerik eskerrak eman nahi dizkizuegu, eta agurtu aurretik ere esan bankuaren laguntza behar baduzue, gurekin kontaktuan jarri zaitezketela.
Agur bero bat 
Araizko taldea

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.