Santa Ageda

Aurten ere ospatu dugu Santa Ageda gure bailaran. Aurten Lezaeta eta Azpirotzen kantatzeko aukera izan dugu. Talde politta elkartu ginen eta arratsalde politta pasa genuen, ohiko koplak eta bertsoak kantatuz. Ondoren afari merienda ederra egin genuen. Urteroko usadioari eusten diogu, eta ea gure kantuek lurra esnatzeko balio izan duten.

Dantza entsaioak

Dakizuen bezala, ostiralean ospatuko dugun inauteri festarako Ingurutxo, Karrika eta Bagara dantzak entsaiatzen ari gara. Hemen dituzue irudi batzuk.Hurrengo entsaioa ostiralean bertan izango da, 12:35tan. Badakizue dantzatzeko gogoekin bazabiltzate animatu!!!

KALE ANTZERKIARI AGUR!!

Pasa den astean kale antzerkiko azken klasea izan genuen. Umeei mundu berri batekin gozatzeko aukera eman dien esperientzia izan da hau. Gozamen eta plazer handia IƱaki bezelako laguntzaile batekin kontatu izana. Eskerrak eman berari eskeinitako denboragatik. Hona hemen aragzki eta bideo batzuk… https://drive.google.com/file/d/1k3ESu-TrUa9-pM3cRFDkZ4zEG-HzcfbJ/view?usp=sharing https://drive.google.com/file/d/1dDoaB0_IMfTUGgpnQFG7_9RyiYjQWqoi/view?usp=sharing https://drive.google.com/file/d/1WaKGMpUpgJ16yrS6UXGVYnlPGHsRRWRe/view?usp=sharing https://drive.google.com/file/d/1Gh9XO1RxIhK5eiInHcXXnwkZ4g0_jqQ4/view?usp=sharing

Bagara… Bagara…

Inauterietan “bagara bagara” eskolako kantaren koreografia dantzatzeko asmotan gabiltza. Etxean ikusi nahi baduzue hemen dituzue abestia eta koreografia. LH6-ko ikasleak dira eredu, animatu entsaiatzera, bai etxean eta bai eskolan egingo diren entsaioetan. Mila esker!! KOREOGRAFIAhttps://drive.google.com/file/d/1xikzw7f85kbwOyrISWfYVY7_Jt5LDTtY/view ABESTIAhttps://drive.google.com/file/d/1jbutiC0GNoijQKT-EH9bxJEL_-PciOIe/view

Gabonak

Urtero bezala aurten ere eskolan gabonak ospatu ditugu. Hilabete pasa da egun hartatik, baina sentsazio onarekin jarraitzen dugu oraindik. Antzerkiak, abestiak, txotxongiloak, txistulariak… denetik izan genuen. Ondoren hamaiketako mundiala egin genuen, gurasoen ekarpenei esker. Olentzeroren bixita izan genuen hamaika opari banatu zizkigularik… Hona hemen argazkiak, kosta zaigu denak elkartzea baina hemen dituzue.

Rokodromoa

Eskolan gune berri batez gozatzeko aukera dugu, rokodromoa. Patio batzordeak egindako hamaika bileren fruituetako bat dugu. Guraso baten laguntza izan dugu amets hau egi bihurtzeko. Beste pauso txiki bat eman dugu gure ametsetako eskola osatzeko.