ARAXES KOMUNITATEKO BIZIKIDETZA

Laguntasuna, tratu ona, harreman osasuntsuak…oinarri dituzten jokabideak biltzen ari gara: “Egoera desegokien aurrean, ez gara ixiltzen.” “Gure eskolan elkar errespetatzea nahi dugu (goxo hitz egin, elkarlagunduz eta iritziak entzunez).” “Lagunak ongi tratatzen nautenak dira.” “Eskolan ez dugu jarrera matxista, homofobo edo arrazistarikonartuko.” “ETA ZUK? ZER DUZU ESATEKO?” Galdera hau erantzunez, bailarako txoko, elkarte, taberna eta… Jarrai ezazu ARAXES KOMUNITATEKO BIZIKIDETZA irakurtzen

Printzipioen lanketa

Irakasleok etengabe jarraitzen dugu ikas komunitateen inguruko formakuntzarekin. Tertuliak, talde interaktiboak… guk geuk ere ikasleek bezala gure formakuntzarako erabiltzen ditugun teknikak dira. Azkenengoa, ikas komunitateetako 7 printzipioen inguruko ariketa izan zen. Lanketa interesgarria hausnarketarako eta gure eguneroko lanean hobetzeko bidea.

ANIZTASUNA ABERASTASUN

Nafarroako Gobernuak, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, ikasturte hasiera honetan saria banatu die “Aniztasuna aberastasun” izeneko III. Eskola Lehiaketa irabazi duten sei ikasle-talderi. Aurreko ikasturtean, Araxes ikastetxeko DBH1-eko ikasleek teknologiako saioetan egindako proiektuak Aniztasuna Aberastasun lehiaketarako balio izan zuen. Ordura arte ezin izan zenez ezer ospatu, aurten sari banaketa bat ospatu da,… Jarrai ezazu ANIZTASUNA ABERASTASUN irakurtzen

PROEDUCAR-HEZIGARRI

Kaixo! Dakizuen bezala, gure eskola proeducar-hezigarri programan sartua dago. Jakinarazi nahi dizuegu, programa honetan parte hartzen dugun ikastetxe guztien inguruko informazioa eta programa honi buruzko informazioa ematen duen webgune bat sortu dela. Bertara sartu nahiko bazenute, blogean, proeducar-hezigarri logoa klikatu (blogaren eskuin aldean kokatua dagoena) eta webgunera sartzeko aukera izango duzue. Eskerrik asko!

GURE TXALOAK ZUENTZAT

Kaixo familia! Egoera berezi honetan egiten ari zareten lana eta esfortzua bikaina da. Izaten ari zareten pazientzia eskertzeko eta itxialdia alaitu asmoz bideo bat egitea bururatu zaigu. Besarkada handi bat ikasle , guraso eta familietako kide guztiei! Animo!!! Dena ongi joango da eta laster ikusiko dugu elkar!!!Gustatuko zaizulakoan, hemen duzue esteka: https://drive.google.com/file/d/1PvYbz3cZ75dlgiT-EfAmXB1ZvzNCiAZQ/view?usp=sharing