TOPIC-era BIXITA

Urtarrilaren 26an, egun euritsuan, 3.4.5.6. mailako ikasleekin Topic-era joan ginen. Egun guztian MARIONA izan genuen bidelagun. Lehenik “Solos” antzezlanaz gozatzeko aukera izan genuen baita protagonistak ezagutu eta beraiekin solasteko. Denok liluratuta utzi gintuzten Gure ikasleek bakoitzak bere txotxongiloak egin zuen tailerretan eta azkenik txotxongilo bilduma zoragarria biltzen duen museoa bisitatu genuen. Zein polita izan zen… Jarrai ezazu TOPIC-era BIXITA irakurtzen

Argitaratua
LH 2,LH 3 gisa sailkatuta

Ana Jaka Idazlea Gurean

Apirilaren 23an liburuaren eguna izanik, Ana Jaka idazlearen bisita izan genuen gurean. 2. zikloko ikasleek bere liburu bat landu zuten gelan, “Marimutila naiz, eta zer?” izenekoa. Beraien gustukoa izateaz gain, gaia idazlearekin lantzeko aukera izan zuten, eta idazleak berak oso ongi bideratu zuen. Ikasleen arteko liskarrak eta isekak zergatik izaten diren, edota gustuen inguruko gogoetak… Jarrai ezazu Ana Jaka Idazlea Gurean irakurtzen

URAREKIN EXPERIMENTUTAN

Ura gaia landu dugu 4.mailan, eta zer hobeki urarekin esperimentu batzuk egitea baino gaiari amaiera emateko! Primerako arratsaldea pasatu genuen….eta a ze nolako irakasleak bilakatu ziren egun batez 4. mailako gure ikasleak! Bada etorkizunik irakaskuntzan!

Argitaratua
LH 2 gisa sailkatuta

EGIPTOKO MAKETA

  Begira zer egiten dugun gelan, ez gara egun guztia liburu artean egoten. Egiptoko maketa egiten primeran pasatu dugu eta besteei azaltzen askoz hobeto, maisuak sentitu gara.

Argitaratua
LH 2 gisa sailkatuta

AMMA-ra BISITA

Gabonak iristean denok pozik jartzen gara;  oporrak, opariak, familia… Baina guztiek ez dute aukera berdina. Une txiki bateko poza eskaintzera joan ginen AMMA Betelura, eta guk ondo pasa genuen eta espero dugu beraiek ere horrela sentitzea.

Argitaratua
LH 2 gisa sailkatuta

LEKUNBERRIRA BISITA

Zeinen ongi pasa genuen goiza Lekunberrin. Beraien eskola ezagutu, frontoian denok elkarrekin jolastu, bertsoak entzun… Hain gertu bizi izanda ere ez ginen elkar ezagutzen eta orain lehen baino lagun gehiago ditugu.MILESKER LEKUNBERRIKO 2.ZIKLOKO IKASLE eta IRAKASLEEI!!    

Argitaratua
LH 2 gisa sailkatuta