Martxoak 27an jolas kooperatiboak egin genituen. Eskolako ume guztiak talde desberdinetan nahastu genituen eta adin tarte desberdinetako umeak elkarrekin aritzeko modu polita izan zen. Horretarako planteaturiko jolasak gauzatu behar zituzten elkarlanean. Hona hemen irudi batzuk…
Korrika 2024
Dakizuen bezala, pasa den martxoak 19an Aldatz inguruan eraman genuen Korrikako lekukoa. Hona hemen egun horretako argazki batzuk…
Sexualitate tailerrak
Gizarte zerbitzuekin elkarlanean, LH5-6 eta DBH1-2-ko ikasleek sexualitateari buruzko tailerrak jaso dituzte. Jorratu beharreko beste arlo garrantzitsu bat iruditzen zaigu eta Itxaso Bakedano adituak lagundu gaitu ekimen honetan.
Martxoak 8
Martxoak 8-ko astean lanketa desberdinak egin dira geletan eta martxoak 8 egunean bertan eskolako sarrera apaindu genuen ikasleek sortutako mezu eta irudiekin. Berdintasunaren alde lanean jarraitzen dugulako…
Aste zuria
Otsailaren 5tik 9ra Izaban izan ziren gure DBH-ko ikasleak, ipar eski kanpainaren harira. Elur asko ez izan arren, aukera izan zuten eskiak jarri eta gozatzeko. Gustora ibili ziren paisaia ikusgarrietan.
Lehen sorospenak
Otsailaren 27an, DBHko ikasleek lehen sorospenen ikastaroa jaso zuten Iñigo Orejaren eskutik.Bihotzeko geldialdian eta arnas geldialdian zer egin ikasi zuten eta praktikan jartzeko aukera izan zuten. Ikastaro oso aberasgarria izan da. Mila esker Iñigo!