Txanelako lan ederra aurkezten dizuegu. Ez gara hemendik aurrera itsaoan galduko…
PLASTIKA 6. MAILA
Kaixo! 6.mailako ikasleak, udazkenean hain politak eta bixiak diren koloreak erabiliaz, basoan aurkitu ditzakegun sugeak egiteari ekin diote. Primeran eta gogo handiz aritu dira lanean eta hortxe dizue haien lanak. Beraz, ez ikaratu horrelako suge bat etxean topatzen baduzue!!!
ZUMETARI BISITA
Urriaren 30ean DBH2 mailako ikasleak Zumeta margolariaren tailerrera ateraldia egin genuen. Bertan serigrafiatzeko prozesua nolakoa den ikasi eta ondoren Zumetaren tailerrean egon ginen gure sormena garatzen. Egun ederra pasa genuen. MILA ESKER!
PLASTIKA 5. MAILA
Kaixo! Hementxe gaituzue 5.mailako ikasleak plastikan egin berri dugun proiektuarekin. Kurtsoari hasera polit bat emateko, hemen ikus ditzakezuen trikuak egin ditugu plastilinaz eta oso ongi pasa dugu. Momentu honetan, ingeleseko lanak gordetzeko karpeta batzuk egiten ari gara eta hauek bukatu bezain pronto, hortxe zintzilikatuko ditugu zuek ikus ditzazuen.
PLASTIKA DBH2
Kurtso hasteko ikus-komunikazioa landu genuen, horretarako bakoitzak kartel bat egin zuen. Ona hemen gure artisten obrak.
HAPPY HALLOWEEN
Dakizuen bezala, Urriak 31 Halloween festa ospatzen da herrialde anglosajoietan. 4.mailako ikasle batek, kalabaza pare bat ekarri zizkigun eta egun honetan hain ezagunak diren Jack O´lanterns delakoak sortu genituen.