“FOOD” EXPERIMENTUA

Kaixo! Ingeleseko saioak dibertigarriagoak egiteko asmoarekin, “FOOD” deritzon gaia lantzen ari garen talde ezberdinekin, esperimentu bat egitea pentsatu dugu. 6.mailako ikasleak, errezeta bat sortzeko behar dituzten jakiak kristalezko baso ezberdinetan jarri dituzte. Ondoren, 2.zikloko geletako ikasleei begiak itxi dizkiete, eta dastaketa prozesuari ekin diote. Ikasle gazteenek, dastatzen zuten jakia zein zen asmatu eta ingelesez esan… Jarrai ezazu “FOOD” EXPERIMENTUA irakurtzen

Argitaratua
LH 2,LH 3 gisa sailkatuta

HALLOWEEN

 Ingelesa hitz egiten den lurraldeetan, hain ezaguna den “Halloween”  festa, antolatu asmoz, eskolako ikasle ezberdinak elkartu ditugu. Honek haien arteko interakzioa sortzen du eta gure helburua, handienak txikienei hainbat lan egiten laguntzea izan da.     Etxean dituzuen saguzaharra eta mamua dira ekintza honen lana eta etxera zikinxamar iritsi garen arren, ongi pasa dugu beste taldeko… Jarrai ezazu HALLOWEEN irakurtzen

Argitaratua
General gisa sailkatuta

IPARORRATZA EGIN DUGU!

Txanelako lan ederra aurkezten dizuegu. Ez gara hemendik aurrera itsaoan galduko…

Argitaratua
LH 2 gisa sailkatuta

PLASTIKA 6. MAILA

Kaixo! 6.mailako ikasleak, udazkenean hain politak eta bixiak diren koloreak erabiliaz, basoan aurkitu ditzakegun sugeak egiteari ekin diote.  Primeran eta gogo handiz aritu dira lanean eta hortxe dizue  haien lanak. Beraz, ez ikaratu horrelako suge bat etxean topatzen baduzue!!!

Argitaratua
LH 3 gisa sailkatuta

ZUMETARI BISITA

Urriaren 30ean DBH2 mailako ikasleak Zumeta margolariaren tailerrera ateraldia egin genuen. Bertan serigrafiatzeko prozesua nolakoa den ikasi eta ondoren Zumetaren tailerrean egon ginen gure sormena garatzen. Egun ederra pasa genuen. MILA ESKER!

Argitaratua
DBH gisa sailkatuta

PLASTIKA 5. MAILA

Kaixo! Hementxe gaituzue 5.mailako ikasleak plastikan egin berri dugun proiektuarekin. Kurtsoari hasera polit bat emateko, hemen ikus ditzakezuen trikuak egin ditugu plastilinaz eta oso ongi pasa dugu. Momentu honetan, ingeleseko lanak gordetzeko karpeta batzuk egiten ari gara eta hauek bukatu bezain pronto, hortxe zintzilikatuko ditugu zuek ikus ditzazuen.

Argitaratua
LH 3 gisa sailkatuta