LEVEL 5 ROLE PLAY

Kaixo denoi! Hementxe gaituzue 5.mailako ikasleak 2.zikloan antzeztu berri dugun antzerki batekin.  “Inspector Watson” delakoak, Picasso-ren  kuadro bat falta zelako, ikerketa bat eraman zuen aurrera eta horixe bera egin dute gure neska mutilek ingelerako saioan. Lan bikaina egin dute, ZORIONAK!  

Argitaratua
LH 3 gisa sailkatuta

EGIPTOKO MAKETA

  Begira zer egiten dugun gelan, ez gara egun guztia liburu artean egoten. Egiptoko maketa egiten primeran pasatu dugu eta besteei azaltzen askoz hobeto, maisuak sentitu gara.

Argitaratua
LH 2 gisa sailkatuta

PAKE ETA INDARKERI EZAREN EGUNA

Kaixo, aurten ere Pake Eguna eta Indarkeri Ezaren eguna ailegatu zela eta, LH5 eta LH6 ikasle batzuk, informatika eta gelan prestatuta geo, liburutegian beste gelako lagunei aurkezpena egin zioten eta denen arteko emanaldi polita atera zen. Asko ikasi zuten denek, bai prestatzen, aurkezten, entzuten, parte hartzen, eta abar.

Argitaratua
General gisa sailkatuta

ERRONKAK

Kaixo, DBHko gure lagunak “9 Erronka”k izeneko lana prestatu ta gero beste gelako lagun-talderi aurkezpenak eiten ikusten ditugu hurrengo argazkietan. Ze trebeak gure eskolako handienak eh??? Lasai besteok ere ikasiko dugu eta….    

Argitaratua
DBH gisa sailkatuta

GABONAK 2013

Abenduaren 20an Gabonetako jaialdia ospatu genuen Araxes Ikastetxean. Urtero bezala ikasleek emanaldia burutu zuten abesti, dantza eta antzezlanak eskainiz. Guraso eta senide asko hurbildu ziren aurten ere. Hamaiketakoaren ostean Olentzero eta Mª Domingiren bisita izan genuen. Egun ederra izan zen. URTE BERRI ON!!!  

Argitaratua
General gisa sailkatuta

AMMA-ra BISITA

Gabonak iristean denok pozik jartzen gara;  oporrak, opariak, familia… Baina guztiek ez dute aukera berdina. Une txiki bateko poza eskaintzera joan ginen AMMA Betelura, eta guk ondo pasa genuen eta espero dugu beraiek ere horrela sentitzea.

Argitaratua
LH 2 gisa sailkatuta