AGATE DEUNA

Aurten Uztegin ospatu genuen Agate Deuna. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, lagun asko bildu ginen Uztegiko frontoian egun hau ospatzeko. Hainbat tokitan abestu eta gero elkartean merienda eder batez gozatzeko aukera izan genuen. Musika eskolako ikasle eta irkaslek animatu zuten ibilbidea. Aipatzekoak ere Oskarrek botatako koplak.

Argitaratua
General gisa sailkatuta

AHO TXOKOA

Gure eskolan euskara bizirik dago  baina zaindu eta txukundu nahi dugu. Asmo horrekin, aurtengo  Kultur Aldian “Katta” eta “Kattalin” katagorriak frontoian margotu zizkiguten eta hemendik aurrera gure maskotak izango dira. Beraien laguntzaz, gure ahozko adierazpena hobetzeko plana martxan jarri dugu. Hauxe da proposamena: tutore bakoitzak astero 5na txanpon banatuko dizkie bere gelako ikasleei eta hauek… Jarrai ezazu AHO TXOKOA irakurtzen

Argitaratua
General gisa sailkatuta

DINOSAURIOAK eta ERDI AROA

Aurreko hiruhilabetean DINOSAUROEN gaia landu genuen eta hauei buruz gauza asko irakurri genituen. Gustoko genituen dinosauroei buruz ezaugarri batzuk ikasi genituen eta grabatu genuen. Ondorengo bideoan ikusi ahal izango duzue. https://drive.google.com/file/d/0B-S_QYKcP9zPZTJpc3RSbFIwdnM/edit?usp=sharing   Aurreko hiruhilabetean ERDI AROAren gaia landu genuen. Ikasitako gauzen artean gure herrian garai hartatik gelditzen diren eraikuntzak ikasi genituen. Baita beste gauza interesgarri… Jarrai ezazu DINOSAURIOAK eta ERDI AROA irakurtzen

Argitaratua
LH 1 gisa sailkatuta

LEVEL 5 ROLE PLAY

Kaixo denoi! Hementxe gaituzue 5.mailako ikasleak 2.zikloan antzeztu berri dugun antzerki batekin.  “Inspector Watson” delakoak, Picasso-ren  kuadro bat falta zelako, ikerketa bat eraman zuen aurrera eta horixe bera egin dute gure neska mutilek ingelerako saioan. Lan bikaina egin dute, ZORIONAK!  

Argitaratua
LH 3 gisa sailkatuta

EGIPTOKO MAKETA

  Begira zer egiten dugun gelan, ez gara egun guztia liburu artean egoten. Egiptoko maketa egiten primeran pasatu dugu eta besteei azaltzen askoz hobeto, maisuak sentitu gara.

Argitaratua
LH 2 gisa sailkatuta

PAKE ETA INDARKERI EZAREN EGUNA

Kaixo, aurten ere Pake Eguna eta Indarkeri Ezaren eguna ailegatu zela eta, LH5 eta LH6 ikasle batzuk, informatika eta gelan prestatuta geo, liburutegian beste gelako lagunei aurkezpena egin zioten eta denen arteko emanaldi polita atera zen. Asko ikasi zuten denek, bai prestatzen, aurkezten, entzuten, parte hartzen, eta abar.

Argitaratua
General gisa sailkatuta