LH3 eta Lh4ko ikasleak “Menditik itsasora” proiektuan parte hartu dugu. Lehenik, maiatzaren 17an, Beteluko Araxes ibaiaren inguruko animaliak eta landareak aztertzen egon ginen, Unai Otxoa eta Juanjo Altunaren languntzarekin. Maiatzearen 25tik 27ra Zarauzko Igerain aterpetxean egonaldia izan genuen. Ostegunean, proektuaren ekintzaren barne, belanuntzian eta Donostiako Santa Klara irlan eguna pasatu genuen, bertako animaliak eta landareak… Jarrai ezazu Menditik itsasora eta aterpea irakurtzen
Jolas kooperatiboak
Aste santutako oporrak baino lehen jolas kooperatiboak egin genituen eskolan. Eskolako haur guztiak taldetan desberdinetan banatu ginen eta gune desberdinetan joko bat egin genuen. Oso ongi pasa genuen, eta denbora luzez eskola eremuan elkarrekin ezin jolastu egon ondoren, berriro ere bueltatu ginen elkarrekin momentu polittak bizitzera.
Korrika 22
Hemen dituzue Korrikako argazkiak, ederki pasa genuen eta bi urte barru errepikatzekotan gara. Bitartean egunerokoan egin behar dugu Korrika euskararen alde, baina ez oinekin HITZEKIN baizik.
KORRIKA 2022
Kaixo familia: Korrika 22. ekitaldia martxan da. Euskararen festarekin bat eginez, Araxes Ikas komunitateak (Guraso Elkartea eta Eskola) Kilometro bat erosi du, 1247.a hain zuzen ere, Aldatz eta Arruitzen artean. Datorren asteartean, apirilak 5, eguerdiko 12:55etan hartuko dugu lekukoa. Bertara, autobusez hurbildu eta korrikan parte hartu ondoren, eguerdirako eskolara itzuliko gara. Guk ere HITZEKIN euskarari… Jarrai ezazu KORRIKA 2022 irakurtzen
Futbolinak eskolan
Badira egunak eskolan bi futbolin ditugula. Famili baten ekarpenari esker gure patioan txoko berri bat daukagu eta bertan ikasleek asko gozatzen dute. Futbolina, rokodromoa… txoko polita geratu zaigu benetan.Hona hemen irudi batzuk…
IHAUTERIAK 2022
Pasa den otsailaren 25ean eskolako ihauteriak ospatu genituen. Emozioen superheroiak herriko kaleetan zehar ibili ziren; poza, beldurra, maitasuna, tristura eta lasaitasuna. Ingurutxoa eta karrika dantzak dantzatu genituen eta trikitilari eta txistularien musikaz kaleak alaitzen ibili ginen. Bukatzeko Miel Otxin erre genuen eta haren inguruan dantza aritu ginen. Egun polita pasa genuen…