Iturraskarri

Bideak eta arraskak berritzeko egitasmo soziala

Gizarte zerbitzuak bultzatutako proiektu bat da eta bertako ondarea, kultura eta natura babestu nahi ditu. Zonaldeko proiektu honek zonaldeko herri guztiak lotzea du helburu eta bertako natur bide, gurdibide, xendak… garbitu, markatu eta hauen mantentze lanak egin dira.

Aurten, lehenengo aldiz, LHko 5- 6 mailak eta DBH 1-2koek  proiektuko mantentze lanetan parte hartu dute zaborrak bilduz. Maiatza inguruan berriro ere parte hartzeko asmoa dugu, ikasleentzat aberasgarri iruditzen zaigulako batetik, bailarako zonalde ezberdinak ezagutzeko,eta bestetik, natura garbi mantentzearen kontzientzia lana egiteko.

Proiektuaren inguruan zerbait gehiago jakiteko bertan uzten dugu interneteko lotura:

http://www.araitz.eus/es/archivos/635

 

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.