Aralarko egun pasa

Urtero bezala, aurten ere, ikastetxe osoak batera egiten dugun txangoa burutu genuen. Iazko Zarateko txangoaren ondoren, aurten berriro ere Aralarra bueltatu ginen. Euskal Herriko altxor ederrenetako batean egun paregabea pasatzeko aukera izan genuen. Eguraldia lagun, bertako paisaia ikusgarriekin gozatu genuen. Dudarik gabe, ikasturtean zehar, bai ikasle eta bai irakasleek gehien gozatzen dugun egunetako bat da.… Jarrai ezazu Aralarko egun pasa irakurtzen

Aula Natura

  Pasa den urriaren 24an “Aula natura” ekimena gauzatu genuen eskolan. Gure eguneroko bizitzan ohikoak ez diren hainbat animalia ikusi eta sentitzeko aukera izan genuen. Ikasleek oso gustora bizi izan zuten esperientzia berri bat izan zen, gehienen kasuan honelako animaliekin zuten lehen bizipena izan zen eta.