Topic ( Tolosa)

Urriaren 20an LH1 eta LH2 Tolosako TOPIC-era “txotxongiloen etxera” joan ginen. Bertan antzokiko emanaldian  abestu eta dantzatu ondoren, bakoitzak bere txotxongiloa eraiki zuen eta mundu osotik ekarritako mila eta berrehun panpintxoak  biltzen dituen museo zoragarria ikusi genuen.  Primeran pasa genuen!        

Iturraskarri

Bideak eta arraskak berritzeko egitasmo soziala Gizarte zerbitzuak bultzatutako proiektu bat da eta bertako ondarea, kultura eta natura babestu nahi ditu. Zonaldeko proiektu honek zonaldeko herri guztiak lotzea du helburu eta bertako natur bide, gurdibide, xendak… garbitu, markatu eta hauen mantentze lanak egin dira. Aurten, lehenengo aldiz, LHko 5- 6 mailak eta DBH 1-2koek  proiektuko… Jarrai ezazu Iturraskarri irakurtzen