Zergatik parte hartu Ikas Komunitatean?

Aste honetako lehen argitalpenetan aurreratzen joan gara Ikas Komunitatea zer den eta nork parte hartzen duen. Baina ulertzen dugu zaila izan daitekeela ulertzea zergatik den beharrezkoa komunitate osoa umeen ikasketan inplikatzea. Zuek eskolari zer eskaini diezaiokezuen galdetuko duzue, seme-alabarik ez baduzue, ilobak edo bilobak beren gurasoek hezi behar dituztela uste baduzue, zuen seme-alabak helduak badira,… Jarrai ezazu Zergatik parte hartu Ikas Komunitatean? irakurtzen

Zer da ametsa eta zergatik amesten dugu?⛅

Zeinek ez du noizbait ametsek zer esanahi duten galdetu? Badakigu amestea Freud-entzako, psikoanalisiaren aita, gure benetako errealitatearentzako (batzuetan asaldaria) atea zela; artearen munduan surrealistek sormenaren giltza moduan kontsideratzen zutela; Aliziarentzako herrialde miragarrirako bidea izan zela. Ez dugu uste ametsentzako bide edo egi bakarra dagoenik, ezta zeruan izarrak bezainbesteko errealitate eta amets daudela esaten badugu oker… Jarrai ezazu Zer da ametsa eta zergatik amesten dugu?⛅ irakurtzen

Aralarko egun pasa

Urtero bezala, aurten ere, ikastetxe osoak batera egiten dugun txangoa burutu genuen. Iazko Zarateko txangoaren ondoren, aurten berriro ere Aralarra bueltatu ginen. Euskal Herriko altxor ederrenetako batean egun paregabea pasatzeko aukera izan genuen. Eguraldia lagun, bertako paisaia ikusgarriekin gozatu genuen. Dudarik gabe, ikasturtean zehar, bai ikasle eta bai irakasleek gehien gozatzen dugun egunetako bat da.… Jarrai ezazu Aralarko egun pasa irakurtzen

Aula Natura

  Pasa den urriaren 24an “Aula natura” ekimena gauzatu genuen eskolan. Gure eguneroko bizitzan ohikoak ez diren hainbat animalia ikusi eta sentitzeko aukera izan genuen. Ikasleek oso gustora bizi izan zuten esperientzia berri bat izan zen, gehienen kasuan honelako animaliekin zuten lehen bizipena izan zen eta.              

Zer da ikas komunitatea?

Zer da Ikas Komunitatea? Batzuk oraindik zertaz ari garen galdetzen ariko zarete. Beraz, modu orokorrean utopiazko zapore goxoko proiektu zientifiko hau zertan datzan azaltzen saiatuko gara. Plana komunitate osoa inplikatzea da, nahiz seme-alabak, aiton-amonak, lagunak edo auzokideak izan, denon artean ikasketa sistema hobetu ahal izateko, bizikidetza ahalbidetuz eta solidaritatea bultzatuz. Eta ez, nahiz eta horrela… Jarrai ezazu Zer da ikas komunitatea? irakurtzen