Martxoaren 26an, ostirala, 15 neska-mutilak Iruñeko Planetariora joan ziren. Bidaia kantuekin alaitu ondoren, Planetarioan sartu eta Mari, Basajaun, konstelazioak, planetak, Ilargia, Saturno, Marte….kontu asko ikusi eta ikasi ondoren, kanpoan hamaiketakoa egin eta ederki ibili ziren parkean. Ondoren, “zapira” sekulako saiakera egin zuten, gozatu ederra hartuz. Itzulerako bidaia ere primerakoa izan zen, kamioien markak asmatuz eta galderak erantzunez. Oharkabean itzuli ziren eskolara, eguna giro ederrean bizi ondoren. Bejondaizuela!