Dakizuenez, iaz baratza martxan jarri genuen eta aurten barazkiak jasotzen ari gara. Kalabaza asko jaso dugu eta aurreko astean kalabaza purea egiteko aprobetxatu zen jantokian. Honez gain, eskolan lehiaketa bat jarri genuen martxan, baratzako kalabaza haundiena hartu genuen eta eskolako sarreran jarri genuen kutxatxo bat ondoan zuela. Honela, kutxatxo horretan papertxo batean kalabazaren ustezko pisua jarri behar zen bakoitzarekin izenarekin batera. Kalabazaren pisura gehien hurbiltzen zenak kalabaza opari izango zuelarik.
Herriko harategian pisatu genuen genuen kalabaza eta bere pisua 9KG eta 250GR izan zen.
Pisu honetara gehien hurbildu zen ikaslea berriz Egoitz Oreja izan zen eta berak eraman du kalabaza etxera. Zorionak Egoitz!! Bista bikaina izan duzu!