Martxoaren 18an, Korrika ofiliziala hasi baino egun bat lehenago, eskola osoa eta animatu ziren guztiak Korrikara atera ginen. Atalluko aurreneko etxetik eskolaraino ailegatu ginen lekukoa taldez talde pasatuz. Ongi berotu ginen, baina gustura.
Hilabetea: martxoa 2015
KONTZERTUA ESKOLAN
Eskolako ikasleek, musika eskolako irakasleen laguntzaz, kontzertu polit bat eskaini ziguten martxoaren 17an eskolako liburutegian. Talde bakoitzak abestu ondoren, denon artean aurtengo Korrikaren kanta abestu genuen. Euskahaldun den guztiak burua altxa beza, gorenean ikusteko euskaldunon hizkuntza. Korrikazale guztiek hauxe eskatzen dute, nola zabaldua dagon prezia bezate. Urepeletik Bilbora… Gogoa konpli dezala euskal jendarteak, euskahaldun bihurtuz… Jarrai ezazu KONTZERTUA ESKOLAN irakurtzen
MITXITONEARA BISITA
Ddh 2 ko ikasleak Errazkinera joan ziren oinez eguraldi ona probextuz. Han Mitxitoneako behi esplotazioa bisitatu zuten.
Gatazkarik gabeko teknologia
DBH 1. mailako ikasleak gure egunerokotasunean dagoen elementu bat aztertu dugu: mugikorrak. Izan ere nahiz eta etxe guztietan eduki, ez daukagu informazio soberan. Horregatik taldeka ze materialez egiten diren, nondik ateratzen diren material hoiek, eta hainbat prozesuei erreparatu diogu. Mural desberdinak egin ditugu eta klasekoei aurkeztu ondoren, mailako ikasleak gai honi buruz informazioa helarazi diegu.