“TIPI TAPA TIPI TAPA KORRIKA”

Martxoaren 18an, Korrika ofiliziala hasi baino egun bat lehenago, eskola osoa eta animatu ziren guztiak Korrikara atera ginen. Atalluko aurreneko etxetik eskolaraino ailegatu ginen lekukoa taldez talde pasatuz. Ongi berotu ginen, baina gustura.    

Argitaratua
General gisa sailkatuta

KONTZERTUA ESKOLAN

Eskolako ikasleek, musika eskolako irakasleen laguntzaz, kontzertu polit bat eskaini ziguten martxoaren 17an eskolako liburutegian. Talde bakoitzak abestu ondoren, denon artean aurtengo Korrikaren kanta abestu genuen. Euskahaldun den guztiak burua altxa beza, gorenean ikusteko euskaldunon hizkuntza. Korrikazale guztiek hauxe eskatzen dute, nola zabaldua dagon prezia bezate. Urepeletik Bilbora… Gogoa konpli dezala euskal jendarteak, euskahaldun bihurtuz… Jarrai ezazu KONTZERTUA ESKOLAN irakurtzen

Argitaratua
General gisa sailkatuta

MITXITONEARA BISITA

      Ddh 2 ko ikasleak Errazkinera joan ziren oinez eguraldi ona probextuz. Han Mitxitoneako behi esplotazioa bisitatu zuten.

Argitaratua
DBH gisa sailkatuta

Gatazkarik gabeko teknologia

DBH 1. mailako ikasleak  gure egunerokotasunean dagoen elementu bat aztertu dugu: mugikorrak. Izan ere nahiz eta etxe guztietan eduki, ez daukagu informazio soberan. Horregatik taldeka ze materialez egiten diren, nondik ateratzen diren material hoiek, eta hainbat prozesuei erreparatu diogu. Mural desberdinak egin ditugu eta klasekoei aurkeztu ondoren, mailako ikasleak gai honi buruz informazioa helarazi diegu.

Argitaratua
DBH gisa sailkatuta