Gure Komunitatea. Herri Txiki Infernu Handi

Abarka bakoitzari 6 metroko lokarria jartzen dio Peiok

Peiorekin izan da Mikel Pagadi Azkaraten. Peiok abarkak erabiltzen ditu egunero, kaletik zein etxetik ibiltzeko. Abarkak behar bezala lotzen erakutsi dio Pagadiri.

Florentinak gimasioa egin dio ilobari, fitnessa ondo ulertzen ez duen arren

Zuhaitz Gurrutxaga Aritzekin izan da Arriben. Aritzek gimnasio bat egin du amonaren etxean ‘fitness’ izeneko kulturismo modalitatean lehiatzeko. Amonak erosi dizkio gimnasioko makinak.

Jimmy, osteopata, masajista eta dentista dituen Arribeko zaldia

Anerekin egin du topo Pagadik Arriben. Jimmy zaldiarekin azaldu da Ane eta zaldien gorputzaren berezitasunez aritu da Mikelekin. Jimmyk osteopata, masajistaeta dentista dituela kontatu dio.

Onofrek banketxera sartzeko atea zuen etxe barruan

Onofre banketxe baten Araitzeko sukurtsalaren zuzendaria izan da 25 urtez. Etxea sukurtsalaren goiko pisuan du. Hori dela eta, bankuko bezeroekin bizitako hamaika istorio ditu kontatzeko.

Gaintzan, bi metrotako putre disekatua duen gizona ezagutu du Pagadik

Gaintzako Santi ezagutu du Mikel Pagadik. Santik Baraibarren hilda aurkitu zuen putre disekatu handia du etxean. Txoriak oso gustuko dituela azaldu dio Pagadiri.

Ramona Saralegi: 96 urte eta horrenbeste pasadizo

Ramona Saralegi ezagutu du Zuhaitz Gurrutxagak Araitzen. 96 urte ditu Ramonak eta 12 urterekin neskame sartu zela kontatu dio Zuhaitzi. Hainbat lekutan bizi izan da Ramona.

Juan Josek 92 urte ditu eta oso sasoiko dago. Sekretua? 14 ordu lo egitea!

Juan Jose ezagutu du Zuhaitz Gurrutxagak Araitzen. Juan Josek 92 urte ditu eta gidabaimena berritu du duela gutxi. 14 ordu inguru lo egiten ditu eta sekulako gosariak prestatzen ditu.

Arribeko Luisek ‘desayunoa’ hartzen du gosariaren aurretik

Araitz sei herriz osatuta dago. Horietako batean, Arriben, izan da Pagadi. Bertan Luis ezagutu du eta Araitzeko baserritarren legea erakutsi dio: ‘desayunoa’ eta gosaria bi otordu ezberdin dira.

Xabier kazetaria zen eta ‘zintzoegia’ izateagatik kaleratu ei zuten

Araitzeko gasolindegian ezagutu dugu Xabier. Kazetaria zen gasolindegian lan egin aurretik eta zintzoegia izateagatik kaleratu zutela dio. Abentura bitxia bizi izan dute bezero baten autoarekin.

Bizikleta gainean bai, baina kirolik egin gabe iritsi da bikotea Araitzera!

Bizikleta gainean jarrita baina kirolik egin gabe iritsi dira Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga Araitzera. Autoaren atoian bizikletak jarrita modalitate berria asmatu dute: ‘remolke static’.

 

Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.