Pasa den otsailaren 16an Araxes eskolan ioteak ospatu genituen. Beteluko ioteen bezperan giroa berotzen joan ginen. Marrazki bizidunak izpide hartuta, mozorro ezberdinak prestatu genituen: pottokiak, harriketarrak, minions, pipi, popeye eta oliviarenak besteak beste. Eguraldia lagun, herrian zehar ibilbide bat burutu genuen. Eskolatik abiatuaz herriko plazara joan ginen, bertan polka bat dantzatu genuelarik. Ondoren AMMA BETELU-ra gerturatu ginen, bertako jendeari bixita eginez eta beraiek ere ioteetaz goza zezaten. Bixita honetan maila bakoitzeko bi ikaslek bertso batzuk abestu zizkieten. Ondoren eskolara buelta eta bertan INGURUTXOA eta polka dantzatu genituen, guraso batzuk ere parte hartu zutelarik. Amaitzeko Miel Otxin erre genuen meriendatzen genuen bitartean. Arratsalde politta pasa genuen, jada gutxiago geratzen da hurrengo urteko ioteetarako.