GORRITI , 4 mendeen eragina soinean daraman “artista” gurean Ekainaren lehenengo egunean, bisita aparta izan genuen eskolan. Bigarren mailako haurrek Juan Gorriti “artista” elkarrizketatu zuten liburutegian. Eskolara etortzen zen lehenengo aldia zela esan zigun. Ez genuen aspertzeko tarterik izan: galderak egin eta erantzun ahala marrazki bana egin zigun. Bere bizitzako kontu asko ikasi genuen… Jarrai ezazu GORRITI GURE ESKOLAN irakurtzen
Eguna: 2018-06-05
LH2ko ikasleak, “Beteluko Urak” lantegian
Maiatzean, LH2ko ikasleak, “Beteluko Urak” lantegia bisitatu zuten. Haurrak oso gustura ibiltzeaz gain, asko ikasi zuten. Bertako langileak, Marikarmen eta Edurnek, ongi etorria egin ondoren, ”Dama Iturri”ko iturburua ikusi eta informazioa jaso zuten, ”Iturri Santu”ko ura dastatu eta lantegia barrutik ikusi zuten. Bertan, botilak nola egiten dituzten, nola betetzen dituzten, paletetan garraiatzeko nola prestatzen… Jarrai ezazu LH2ko ikasleak, “Beteluko Urak” lantegian irakurtzen
IRAKURKETA HH-KO IKASLEEKIN
Bigarren hiruhilabetetik aurrera 5.eta 6.mailako ikasleek HHko ikasleei ipuinak kontatzen dizkiete astean behin. Ikasleek bikoteka daude elkartuta, 5 edo 6.mailako ikasle bat HHko ikasle batekin. Oso momentu polita izaten da. Ikasleek gogoz egoten dira eguna noiz iritsiko zain.