Nafarroako museoa

Maiatzaren 17an, ostirala, LH1 eta LH2-ko ikasleak, autobusean LH3 eta LH4-koekin batera, Nafarroako museora joan ginen  10:00etan harrera egin ziguten eta koadro baten aurrean kokaturik beraien herria utzi “behar” izaten duten giza taldeei buruzko hausnarketa egin ondoren, taldekako tailerra egin genuen. Zer eramango genuke, oso garrantzitsua guretzat, gure maletan?

Euria ari zuenez, hamaiketakoa egitera udaletxe atzeko estalpean jan genuen eta ondoren, azokako produktuak ikusiz kanpora atera eta Gaztelu Enparantza, Valentzia pasealekua, San Nikolas e.a. bisitatuz, hiriko kaleak zeharkatuz autobusera itzuli ginen. Bisitaldi motza baina atsegina. Familiarekin itzultzeko modukoa!


Utzazu iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.