Zientzia proiektuaren amaierara gerturatzen ari ginela eta, eskola osoa zientzia museora joateko txangoa antolatu genuen. Eskolan landutakoa aberasteko txango ezin hobea. Bertan treneria eta baliabide bereziekin aritzeko aukera izan genuen…
Egilea: Administración
Potx eta Lotx
POtx eta Lotx pailazoen bisita izan genuen eskolan. Beraien abestien bideoklipak egin zituzten, bertan gure ikasleak izanen dira protagonistak… Hemen argazki batzuk…
Izarren hautsa proiektua
Maitane Azpirozek martxan jarritako proiektu bat da “Izarren hautsa”. Bailara mailan ekintza desberdinak burutuko dira eta aste honetan ekintza bat eskolan bizitzeko aukera izan genuen. Aranzadi zientzia elkarteko astronomia sailetik Virginia Garciaren hitzaldi jaso zuten gure eskolako ikasle guztiek. Oso interesgarria eta umeak gustora entzun zituzten bitxikeriak… Hona hemen argazki batzuk…
Ornitolan
Gure egungo gizartean hain beharrezkoa den natura errespetatzeko eta kontserbatzeko beharrak sustatzen saiatzen diren elkartea da Ornitolan. Ingurumen-zerbitzuak-ren aldetik gaur egungo gizartea XXI. mendeko garapenaren garrantziaz jabetzea nahi dute, aniztasun biologikoaren kontserbazioarekin eta sustapenarekin bateragarri eginez. 20 urte baino gehiago daramatzate naturaren behaketari eta interpretazioari lotuta. Gizartearen elkarrizketa-izaerak eta naturari buruzko ikuspegi bereziak garapen iraunkorraren… Jarrai ezazu Ornitolan irakurtzen
Marta Beorlegiren bisita
Aurreko asteartean, otsailak 24, Marta Beorlegiren bisita izan genuen eskolan. Emakumeek kirolean duten presentzia indartzen duen programa bat proposatzen du nafar gobernuak eta eskolak bertan izena eman zuen eta ondorioz Martaren bisita izan genuen. Nazioarteko kirolariak bere esperientziak eta gaitasunak gurekin partekatu zituen… Oso gustora egon ziren umeak!!!
Santa Ageda 2026
Asteazken goizean zahar etxera joan ginen bertako egoiliarrei Santa Ageda bezperako abestiak kantatzera eta momentu polit bat beraiekin bizitzera. Arratsaldean Santa Ageda bezpera ospatu zen Azkaraten. Gerturatu zirenak gustora ibili ziren eta eguraldia lagun izanez arren, abesteako grina azaldu zuten. Hona hemen argazki batzuk…