Egilea: Administración
Bueltan da eskolako bloga
Izan ditugun arazo batzuk medio, ez da posible izan beste ikasturteetan izan dugun blogaren martxa berdina aurrera eramatea. Arazo hauek gainditu ondoren espero dugu berriro ere gure bloga komunikaziorako bide emankorra izatea. Mila esker eta barkatu eragozpenak.
LH4 San Donaton
San Donato ermitara bisita egin zuten ostiralean LH4ko ikalseak. Giro ederra izan zuten eta jolasteko denbora ere atera zuten. Beteluko txokoak ezagutzeko parada ona izan zuten.
Janari bilketa
Guraso agurgarriak: Aurtengo kurtsoa amaitzearekin batera, Gogor Elikagai Bankutik elikagai-bilketa antolatu nahi dugu eskola mailan, ekainaren 14tik 18rako astean. Banku honek, atxikitutako testuan azaldu bezala, Araitz-Betelu, Larraun-Lekunberri, Irurtzun, Lakuntza eta Etxarriko beharrean dauden hainbat familia hornitzen ditu. Bankuaren helburua beharrean dauden familiei oinarrizko produktuak eskeintzea da, beti ere kontuan izanik, eta azalduz, pobreziaren erantzule nagusia gaur egungo sistema ekonomikoa dela. Araxes… Jarrai ezazu Janari bilketa irakurtzen
Haziak
Denboran atzera eginda, badira 3 urte “kaputxina” haziak banatu genituela komunitatean. Hazi horietatik sortutako landareen argazkiak bidali dizkigu komunitateko partaide batek. Hazi txiki haietatik atera diren landareak ikusteak ilusio berezia egin digu. Eskerrak eman argazkia bidali duen pertsonari eta beste edonork antzeko ekarpena egin nahi badu gustora jasoko dugu.
LH4 TALDE INTERAKTIBOAK
LH4-ko ikasleek talde interaktiboak burutu berri dituzte. Astero egiten den dinamika izan arren,oraingo honetan irudi bidez erakutsi nahi izan dizkigute eginiko ariketa desberdinak. Uxue eta Amaiaren laguntzaz aurrera eraman dute ekimena, eta bukatu ondoren errubrikaren laguntzaz beren taldekideak baloratu dituzte. Bukatzeko borobilean jarrita balorapen orokorra egin dute.